2021/2022 ikasturterako matrikula epea zabalik ikastetxeetan
Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek gaur, urtarrilak 18, ireki dute 2021/2022 ikasturterako eskabideak aurkezteko epea.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2020ko abenduaren 15eko Agindua argitaratu du, eta bertan zehazten da matrikula eskaerak eta beharrezko dokumentazioa aurkezteko epea urtarrilaren 18tik 29ra bitartekoa dela. Era berean, 2021/2022 ikasturterako ikasleak onartzeko jarraibideak ere onartu dira dokumentu berean.
Hori horrela, Ermuko Udala eskaera lehen aldiz egingo duten familiekin harremanetan jarri da, 2019an jaiotako seme-alabak dituztenekin, alegia. Herrian bertan duten ikastetxeen eskaintza luzatu zaie guztiei, informazio guztia eskura izanda, eurentzat egokiena izan daitekeen erabakia hartu dezaten.
Matrikula prozesuari eta baldintzei buruzko informazio gehiago behar izanez gero, edo galdera ohikoenen erantzunak kontsultatu nahi izanez gero, jo ezazu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren webgunera.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan