Ikerketan eta Zientzian Emakumeek utzitako azterna garrantzitsuak ezagutarazten lagunduko dute herriko dendek
Emakume Zientzialarien nazioarteko Egunaren aitzakitan, herriko 9 establezimenduk emakume ikertzaileen omenez erakusleihoa apainduko dute otsailaren 8tik 21era.
‘Bizilabe’ programako gazteek emakume zientzilariek aurkeztu eta esperimentuak ezagutarazteko bideoak proiektatuko dituzte, “#ErakusleihoakO11” ekimenean.
Ermuko Udalak Elhuyarrekin batera eta Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkartearekin (EMOE) elkarlanean, #ErakusleihoakO11 egitasmoa jarri du martxan herriko 9 dendetan. Ekimena ‘Bizilabe’ programaren baitan kokatzen da, gazteek, zientzia- eta teknologia-ekintzak egiteko aisialdi-eskaintzan.
Otsailaren 11n, ospatuko den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin batera, erakusleihoak apainduko dituzte Ermuko 9 saltokik. Establezimendu bakoitza emakume zientzialari bati eskainiko zaio, eta zientzialariaren ilustrazioa eta informazioa erakutsiko dira bertan. Guztira 12 emakume omenduko dira. Gainera, zientzialariaren ikerketan inspiratuta apainduko da erakusleihoa. Horrela, merkatariak emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira, eta, gainera, emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute. Horretarako, besteak beste, komertzio hauetan hainbat eskuorri banatuko dira, emakumeen ilustrazio eta aurkikuntzen laburpenekin.
Horrez gain, Bizilabeko gazteek, COVID-19 egoerara egokitu eta hainbat ikus-entzunezko prestatu dituzte. Haietan, emakumearen istorioa aurkeztu eta bere ikerketa-gaiarekin zerikusia duten esperimentua gauzatu dute. Gainera, esperimentu hauek egiteko gonbita luzatu dute, behar diren materialak eta pausuak ongi azalduz. Pandemia gabeko urtean, saltokietan bertan egingo lituzkete esperimentuak.
Hauexek dira #ErakusleihoakO11 ekimenean parte hartuko duten saltokiak:
- Cocoliso
- Zapatxiki
- Itze Optika
- Akerlei Prestakuntza Zentroa
- Solozabal Estankoa
- Sagardui Poltsak
- Kokko
- Buenas Migas okindegi-kafetegia
- Disdira Estatika zentroa
“#ErakusleihoakO11” webgunea
Ekimen honen baitan multimedia edukia sortu da. Parte hartu duten saltokiak Otsailaren 11 Bizilaberen webgunean egongo dira ikusgai otsailaren 8tik aurrera. Ermuko mapan kokatuta ikus daitezke saltokiak. Horietan klik eginez, erakusleihoaren argazkia eta omendutako emakume ikertzailea zein den ikusteko aukera dago.
Emakume ikertzaile hauen ilustrazioak ere webgunean eskegita egongo dira, euren istorioekin batera. Elhuyar Aldizkariak idatzitako istorio hauetan ikertzaileen bizitza, gertaerak eta asmakuntzak biltzen dira.
Ekimen honek Erkidegoan ere isla izango du, guztira 76 saltokik hartu baitute parte: Ermukoez gain, Bilbo, Elgoibar, Soraluze eta Tolosaldeko hainbat. Azkenik, aipatu ekimen hau aurreko urteetan estatu mailan ere egin dela, Zaragozan edo Sevillan, besteak beste.
Ekintza honek Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.
Lotutako albisteak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu