28 urte Ermuko ikastetxeetan Ingurumen Hezkuntza eskaintzen
Ermuko Udalak herritarren eta ikasleen artean jasangarritasunaren eta ingurumenaren zaintzaren balioak sustatzeko lanean jarraitzen du. 2020-2021 ikasturte honetan, Ingurumen Hezkuntzako Udal Zerbitzuak 28 urte bete ditu dagoeneko Ermuko ikastetxeetan tailerrak ematen. Ekimen hau duela ia hiru hamarkada jarri zen martxan, ingurumenarekiko kezkagatik eta giza jarduerak gure planetan duen eragina murrizteko borondateagatik.
Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiek parte hartzen dute ingurumen- eta iraunkortasun-hezkuntzako tailerren eta jardueren udal-programa honetan. Ikasturte guztietako ikasleek hainbat gai jorratzen dituzte urtero, hala nola hirigintza, hondakinak, mugikortasun jasangarria, ibaien, kostaldeen eta basoen ekosistemak, energia berriztagarriak eta airearen kalitatea, besteak beste, ikasgelan saio teorikoak eta irteera praktikoak tartekatuz.
Covid-19aren pandemiak eragindako osasun-larrialdiko garai hauetan ere, tailerrak ematen jarraitu da, osasun-agintariek ezarritako segurtasun-protokoloak zorrotz betez.
Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuaren helburu nagusiak honako hauek dira:
- Iraunkortasunari buruzko gai zehatzetan sakontzea.
- Ikasleak kontzientziatzea gure ingurunean ingurumen-arazoak daudela.
- Aipatutako arazoak ulertzen lagunduko dieten oinarrizko ezagutzak zabaltzea.
- Naturarekiko errespetu- eta babes-jarrerak sustatzea eta konpromisoak sortzea.
- Gero eta jende gehiagok ingurunearen defentsan parte har dezan lortzea.
Eusko Jaurlaritzaren babes ekonomikoa
Joan den uztailean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak agindu bat eman zuen udalei garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiteko diru-laguntzak emateko deialdia zabaltzeko.
Ermuko Udalak diru-laguntza deialdi horretan parte hartu du ingurumen tailerrak emateko eskaerarekin, eta otsailaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zehazten denez, 6.942,15 euroko diru-laguntza jasoko du. Udalak jarduera egiteko 16.800 euro erabiliko ditu guztira.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera