'Horian zer?', edukiontzi horiaren erabilera sustatzeko Mankomunitatearen kanpaina berria

26.03.21
Ingurumena

Debabarrenako Mankomunitateak Horian zer? kanpaina jarri du abian, edukiontzi horira zer bota daitekeen eta zer ez azaltzeko eta, horrela, eskualdeko gaikako bilketa areagotzeko.

Aste honetan zehar, gida-liburu elebiduna banatuko da Debabarrena eskualdeko etxebizitza guztietara. Izan ere, batzuetan, ezjakintasuna da birziklatze desegokiaren arrazoietako bat. Hori dela eta, eta Ecoembesekin lankidetzan, Mankomunitateak azalpen-gida bat argitaratu du. Gida horrek, bisualki eta irudien bidez, erraz zehazten ditu edukiontzi horian bota daitezkeen ontzi arinak eta bertan bota behar ez diren gainerako elementu plastikoak. Adibidez, ontziak ez diren plastikozko eta metalezko objektuak, hala nola etxeko plastikozko tresnak edo tupperrak, ezin dira edukiontzi horian utzi.

Kanpaina honen helburua da kontzientzia-aldaketa sortzea eta herritarrek, birziklatzeko orduan, hobeto identifikatzea zer bota daitekeen edukiontzi horietan eta zer ez.

Iosu Arraiz Mankomunitateko lehendakariak azaldu duenez, azaroan egindako azterketa batek erakutsi du edukiontzi horian hainbat hondakin desegoki agertzen direla gure eskualdean. Honek birziklatze-prozesuan eragiten dituen arazoak aztertu ondoren, herritarrengana jotzea erabaki da, Ecoembesekin batera garatu den proiektu hezitzailearekin. Gidaliburuaren bidez, eskualdeko herritar guztiengana iritsi nahi da, gaikako bilketa hobetzeko nahitaezkoa delako guztien inplikazioa. Horretarako biderik hoberena sentsibilizazioa eta jakintza zabaltzea da. Guztiok ulertu behar dugu edukiontzi bakoitzean zein hondakin utzi daitezkeen eta zein ez, gure ohiturak zuzentzeko eta gure eraginaz kontziente izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera