Arrazakeriaren Aurkako Asteak jauzia eman du irrati uhinetara

22.04.21
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Ermuko Arrazakeriaren aurkako astea aurrera doa. Radio Ser Eibar irratiko ''Hoy por Hoy'' saioa izan da gaur udalerrian eta Lobiano Kulturgunean, JuanMa Cano kazetari lankideak aurkeztuta. Emisioak Migraziorako Mundu Ituna, segurua, ordenatua eta erregularra jorratu du. Migraziorako euskal itun soziala. Gaiari buruz hitz egiten egon dira, besteak beste, hiri soziologo. Lorenzo Chacón idazle eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko soziologiako katedradun erretiratua, Xabier Aierdi eta Jose A. Oleaga Begirune Fundazioko kideak, justiziaren eta hitzarmaren inguruko datuak eta hausnarketa jorratu eta zabaltzeko. Baita Amets Arzallus bertsolaria eta Ibrahima Balde ere,''Miñan'' liburuaren egileak. Azken hauek ''Ezequiel Etxebarria'' saria jaso dute, euren liburua udal liburutegiko fondoen edo aleen artean iazko 2020an gehien irakurri zen euskarazko lana delako.

Arritokieta Araiztegi zinegotziak gure herrian egiten diren jarduerak, programak eta Ermuan nazioarteko lankidetzaren arloan bideratzen ditugun baliabideak izan ditu hizpide. Juan Carlos Abascal alkatea ere elkarrizketatu dute. Programa Lobianoko areto nagusian garatu da, gaur estudio bihurtu dena, espresuki atonduta. Soinu teknikariak ere bertan izan dira gain, irratsaioaren jarraipena bermatzeko. Irrati saio bizia eta interesgarria, zuzena, atsegina eta dibulgatiboa. Auzotarrez gain, Beatriz Gamíz, Jol Gisasola, Miren Urionaguena, Rosi Cid, Pedro Gallego eta Julen Dominguez zinegotziak ere izan dira saioan.

Lotutako albisteak

Imagen
31.01.25
Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan
Imagen
19.12.24
Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko festaren egoitza izango Ermua 2025ean

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere
Imagen
15.11.24
Emakumeak funtsezkoak dira Giza Eskubideen aldeko lanean

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik