Apaindu itzazu zure balkoi eta leihoak eta irabazi 200 eurorainoko sariak!

27.05.21
Ingurumena

Ostiral honetan, maiatzak 28, hasiko da Ermuko Udalak eta Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziak antolatutako balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketaren hirugarren edizioa.

Lehiaketa honen helburua herriko ingurumen kalitatea eta itxura hobetzea da, bertako bizilagunen partaidetzaren bidez. Landareei eta loreei garrantzia emanez, herrigune atseginagoa eta ederragoa lortzen da, guztiok gozatu ahal izateko.

Ermuko bizilagun guztiek parte hartu dezakete lehiaketan. Izen-emate epea ekainaren 18ra bitartean egongo da zabalik Abiapuntu bulegoan edo tconde@udalermua.net helbide elektronikora idatzita.

Bihar ostirala 10:00etatik 13:00etara, Orbe Kardinala plazan lore banaketa egingo da. Landare bat etxera doan eraman ahal izateko, nahitaezkoa izango da etxe guztietara banatu den inprimakia bete eta entregatzea. Eskaera orria hemen ere ikusi daiteke.

Tokiko dendetan erabiltzeko bonoak

Ermuko Udalak herri mailako bi sari banatuko ditu, bata 200 euroko bonua eta bestea 150 eurokoa, Ermuko Merkataritza Guneko kide diren saltokietan erabiltzeko. Gainera, Elgoibarren eta Eibarren ere lehiaketa egingo denez, eskualde mailako beste sari bat emango da, 250 eurokoa, irabazleak bere herriko saltokietan erabil dezan.

Epaimahaiak uztailean zehar ikusi eta baloratuko ditu balkoi eta leiho parte-hartzaileak, lore apainketa ederrenak saritzeko.

Ekimen honi buruzko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 943 17 91 46 telefonora dei dezakete edo tconde@udalermua.net helbidera idatzi.

Debegesak loreen zaintzaren inguruko bideoak zabaldu ditu, herritarrak lehiaketan parte hartzera animatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera