Euskadiko Eskola Kontseiluak Udala zoriondu du Teknotekan ikasgela berri bat zabaltzeagatik
Euskadiko Eskola Kontseiluak Ermuko Udala zoriondu du Izarra Centreko Teknotekan ikasgela berri bat zabaltzeagatik eta, horrekin, bertako ikasleei emandako laguntzagatik. Organoaren ustez, ikasleei leku egokia eskaini zaie ikasturte amaierako ebaluazioak prestatu ahal izateko.
Maite Alonso Euskadiko Eskola Kontseiluko presidenteak gutun bidez zoriondu du Udala, eta hezkuntza gaiak jorratzen jarraitzeko lankidetza eskaini du.
Teknotekako ikasgela berria Izarra Centre eraikineko bigarren solairuan kokatzen da. Ordutegia 08:00etatik 23:00etara da astelehenetik ostiralera. Asteburu eta jaiegunetan, aldiz, 09:00etatik 20:00etara bitartean erabili ahal dira instalazioak.
Pandemia dela eta, edukiera eta toki kopurua murriztu egin dira, erabiltzaileen eta mahaien arteko gutxieneko segurtasun distantziak mantendu ahal izateko. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da, eta gel hidroalkoholikoa jarri da ikasleen eskura, espazio horiek ahalik eta seguruenak izan daitezen.
Teknoteka erabili ahal izateko, 16 urte edo gehiago izan behar dira. Euskadiko irakurketa publikoko sareko edozein liburutegitako karneta edukitzea eta formakuntza edo ikerketa prozesu batean murgilduta egotea ere beharrezkoak dira. Baldintza horiek beteta, instalazioetara sartu ahal izateko, Udal liburutegian txartel pertsonala eskatu behar da.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan