Matrikula aldia zabalik dago Helduen Hezkuntzako zentroan

03.09.21
Hezkuntza

Ermua-Durangoko Helduen Heziketa Iraunkorreko Zentroak (HHIk) 2021/2022 ikasturterako matrikulazio epea irekita du. Matrikula irailaren 1etik 17ra bitartean egin ahal izango da, data horiek biak barne. HHIn trebatu nahi duten 18 urtetik gorako pertsonek Teresa Murga eraikineko hirugarren solairuan dagoen zentroan eman ahal izango dute izena. Ordutegia: goizez, 09:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera, ''eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostegunera.

Irakaskuntza arautuaren barruan, I. eta II. mailako hasierako irakaskuntzak eskaintzen dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Irakaskuntza ez-arautuaren blokean, bestalde, gaztelaniazko eskolak ematen dira atzerritarrentzat. Era berean, ikastaro bat dago migratzaileek nazionalitateari buruzko azterketa prestatzeko, zeina Durangon ematen den.

Edozein zalantza argitzeko, deitu Ermuko 943 17 50 30 telefono zenbakira edo Durangoko 946 81 42 53 telefonora.

Helduentzako Hezkuntza Zentroetan eskaintzen den irakaskuntza ofiziala eta doakoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak koordinatzen du.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Durangoko zentro koordinatzailearen webgunera.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen
25.11.24
Jolaserako txoko dibertigarriak Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan