Ligatzeko moduak aldatu ditu pandemiak
Ermuko jabekuntza Eskolak datorren astean irekiko du denboraldi berria eta pandemia osteko garaian ligoteo osasuntsuaren ingruko tailerra eskainiko
COVID-19k eta konfinamenduek aldaketak eta ondorioak ekarri dituzte gure gizartean; horietako bat da aldatu egin direla gazteen harreman afektibo eta sexualak izateko moduak. Sare sozialek inoiz baino protagonismo handiagoa hartu dute gai honetan, eta hemen ere ligoteo toxiko kasuak gertatzen dira, eta ezinbestekoa da horiek identifikatzea. Ermuko Jabekuntza Eskolak tailer bat antolatu du gazteek ligatzeko unean aktibatzen diren genero-estereotipoak eta -desberdintasunak identifikatu ahal izateko. Nerabeentzat eta batxilergoko ikasleentzat bereziki diseinatutako prestakuntza-ekintza.
Formakuntza honen helburu nagusia ondokoa da: ligoteoan ditugun emozioei buruz gogoeta egitea, gazteek askatasunez erlazionatu ahal izan daitezen. Horretarako oso kontutan hartuko dira zer harreman mota eraiki nahi diren; harreman afektibo eta sexual osasuntsuak sustatuz eta komunikazio-trebetasunak landuz.
Virginia Aranburu psikologo sozialak eskainiko du formakuntza hau, urriaren 4, 18 eta 25ean, 17:00etatik 19:00etara bitarteko ordutuegian
Izen-emateak dagoeneko zabalik daude eta Emakumearen Topagunean eta 943 17 10 30 telefonoan egin daitezke.
Lotutako albisteak

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako