Udan jasotako bio-hondakinen kopurua murriztu egin da

04.10.21
Ingurumena

Materia organikoaren bilketa %4,8 jaitsi da uztailean, abuztuan eta irailean, 2020ko data berberekin alderatuta. Aldi berean, birziklagarriak ez diren hondakinen errefusa zatikia %1,41 hazi da iazko udarekin alderatuta.

Datuak ezagututa Mankomunitateak kezka adierazi du, eta lan egingo du joera positiboa berreskuratzeko. Herritarren inplikazioa ezinbestekotzat jo du Debabarrena eskualde jasangarriagoa eta ingurumenarentzat mesedegarriagoa izan dadin.

Uda ez da ona izan Debabarrenan gaikako bilketari dagokionez. Normalean, uztaila eta abuztuko opor garaian behera egiten dute bilketa-tasek, eta %51,69 eta %49,41ekoak izan dira, hurrenez hurren. Horrek esan nahi du urteko lehen zortzi hilabeteetako joera positiboak behera egin duela, hilabete horietan gaikako bilketaren ehunekoa %54,81ekoa baitzen.

Era berean, Mankomunitateak antzeman du bio-hondakinen zatikiaren bilketa murriztu egin dela. 2021eko uztailean, abuztuan eta irailean 1.028 tona bio-hondakin bildu dira; 2020ean, berriz, 1.080 tona, hau da, aurten %4,8 hondakin organiko gutxiago jaso dira. Mankomunitatearen esanetan jaitsiera hori kezkagarria izan daiteke denboran zehar mantentzen eta joera bihurtzen bada. Edukiontzi marroian janari-hondakin guztiak, inausketa-hondakin txikiak, saltsekin zikindutako paperak, eta abar utzi behar dira. Hondakin organikoak doan eskuratzen ditugun poltsa konpostagarrietan jaso behar dira.

Errefusari dagokionez, 2020ko udako hiru hilabeteetan 3.410 tona hondakin ez-birziklagarri bildu ziren, eta 2021ean 3.458 tona jaso dira, hau da, %1,41 gehiago. Nolanahi, Mankomunitateak sentiberatasun eta ahaleginari eusteko eskatu du, errefusaren edukiontzi grisean uzten diren hondakinen %60a baino gehiago material birziklagarriak direlako. Erakundeak birziklapenean laguntzeko deia egin du, Debabarrena eskualde jasangarriagoa eta ingurumenarekiko mesedegarriagoa izan dadin.

Datuen joera positiboa berreskuratzea

Mankomunitatearen helburu estrategikoa da 2030erako gaikako bilketaren %70era iristea. Gaur egun, eskualdea helburutik ehuneko 15 puntura dago. Horregatik, gaikako bilketa errazteko eta gizarteratzeko eta hainbat kontzientziazio-kanpaina jarriko ditu martxan datozen hilabeteetan. Baita, hondakinak jasotzeko zerbitzua eraginkorrago egiteko ere.Garbiguneetan orain bereizita jasotzen dira lehen ezin ziren hondakin batzuk, hala nola plastiko gogor zein bigunak eta eraikuntzako eta eraispenetako hondakinak. Hori horrela, lurpeko edukiontziak ordezkatuko ditu Mankomunitateak.

Mankomunitatearen ustez herritarron inplikazioa funtsezkoa da eta Debabarrena osatzen duten pertsona orori eskatzen digu sortzen ditugun hondakinak dagozkien edukiontzietara lagatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
21.11.24
Hondakinak behar bezala bota eta aprobetxatu ahal izateko saio praktikoa

Mankomunitateak Ermuko gainerakoen frakzioan jasotako lagin bat ezaugarritu du ikasleen aurrean
Imagen
18.11.24
Artarraik ‘Ireki begiak, erne belarriak’ ekimenaren edizio berria antolatu du

Azaroaren 24ko igandean egingo da, goizeko 9etatik aurrera