Berdintasunerako oinarri izango diren ipuinak, liburuak, jokoak eta bideo-jokoak haur eta nerabe ororentzat
Ahalduntze Eskolak 6 orduko tailer tematikoa antolatu du
Haurrek jolasteko eta ondo pasatzeko beharra dute. Horren bidez, inguruan duten munduarekin elkar eragiten dute eta mugitzeko, esploratzeko edo adierazteko beharrak asetzen dituzte.
Gure gizartean tamalez jostailuak ere generoaren arabera banatu izan dira; batzuk neskatilentzat eta beste batzuk mutikoentzat: akats galanta. Horren aurrean, Ermuko Jabekuntzarako Eskolak familiei zuzendutako tailerra antolatu du, jolasek haurren garapenean duten eraginaz gurasoak sentsibilizatzeko helburuarekin. Neskato edo mutilentzako jostailu berezituak al daude? Zer hartu behar dugu kontuan jolasak edo jostailuak erosten ditugunean? Hori guztia eta gehiago, ikasturte honetan ikasiko dugu.
Ester Escudero Espinalt hezitzaile eta gizarte-langile feministak dinamizatuko du tailerra abenduaren 1ean eta 2an, 10:00etatik 13:00etara.
Izen-emateak dagoeneko zabalik daude eta Emakumearen Topagunean bertan eta 943 17 10 30 telefonora deituz egin daitezke.
Lotutako albisteak

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako