Gazteen artean sareen erabilera aztertzeko hitzaldia familientzat
Teknologia berriek iraultza ekarri dute gure bizitzetara... baina baita gure familietara ere! Zer beldur sortzen zaizkigu? Zer informazio falta zaigu? Zein da gure jarrera horren aurrean? Sarritan uste dugu sareek areagotu egin dutela balore matxisten transmisioa, emakumeak iraintzen dituen pornografia eta bikotearen barruko kontrola, baina hori sareen erantzukizuna al da?
Ermuko Emakumeen Topaguneko Jabekuntza Eskolak familiei zuzendutako hitzaldi bat eskainiko du datorren ostegunean, urriak 28, sareek indarkeria mota batzuk nola betikotu eta aldatu dituzten aztertzeko. Familiak 3.0 – Sarean seguru egotea izenpean, sexpreading adibideak jarriko dira; sexu edukia duten pertsona baten argazkiak, bideoak eta mezuak baimenik gabe zabaltzen eta partekatzen direnean erabiltzen da kontzeptu hori. Sareek indarkeria matxistak prebenitzeko eman ditzaketen aukerak ere aztertuko dira.
Aida de la Calle González soziologo feministak dinamizatuko du hitzaldia datorren urriaren 28an, 17:00etatik 19:00etara, Emakumeen Topagunean.
Hitzaldia doakoa da, baina izena ematea komeni da Emakumearen Topagunean bertan edo 943 17 10 30 telefonora deituz.
Lotutako albisteak

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako