Berdintasunezko irakurgai, jostailu eta bideo-jokoak neskato-mutiko eta nerabeentzat
Haurrek jolasteko eta ondo pasatzeko beharra dute. Horren bidez, inguruko munduarekin elkarreragiten eta ikasten dute, eta, horrez gain, mugitzeko, esploratzeko edo adierazteko premiei erantzuten diete. Jokoak eta ikasketa prozesuak ez dute generorik bereizten; baina gure munduan jostailu askok etiketa edo erabilera femeninoa eta maskulinoa dute. Horri buruz hausnartzeko eta ikasteko, Ermuko Jabekuntza Eskolak 6 orduko tailerra eskainiko du abenduaren 1ean eta 2an, 10:00etatik 13:00etara. Ester Escudero Espinalt hezitzaile eta gizarte-langile feministak dinamizatuko du tailerra. Tailerrean izena-emateak 5eusoko kostua du, partaideko.
Tailer hau familientzat pentsatua dago, jolasek haurren garapenean duten eraginari buruz gurasoei informazioa emateko. Ba al dago jostailurik mutikoentzat bakarrik edo neskentzat bakarrik? Zer hartu behar dugu kontuan jolasak edo jostailuak erostean? Hori guztia eta gehiago, ikasturte honetan aztertuko dugu. Gaia gogoetatik eta kontzientziaziotik landuko dugu.
Izen-emateak 5euro balio du eta, jada, zabalik dago. Hori Emakumearen Topalekuko bulegoan bertan eta 943 17 10 30 telefonoaren bidez egin daiteke.
Lotutako albisteak

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako