Indarkeria matxista gaitzesteko eguna A-25: jaialdia, Beldur Barik toki lehiaketako sariak eta kontzentrazioa

26.11.21
Berdintasuna

''Beldur Barik 2021'' herri lehiaketak badu palmaresa. Saritutako lanen eta horien egileen zerrenda atzo arratsaldean ezagutu zen, azaroaren 25eko jaialdian. Jarduera horrek, beste behin ere, agerian utzi zuen udalerriak berdintasunaren alde erabat dagoela eta indarkeria matxistaren edozein adierazpen gaitzesten duela. Aurtengo herriko lehiaketara 11 bideo aurkeztu dira, gehienak taldean landutakoak. 12 eta 26 urte bitarteko 42 neska eta mutil gaztek parte hartu dute. 12-13 urtekoen kategorian 5 bideo aurkeztu dira; 14-18 urteko tartean beste 5 bideo, eta azkenik, 19-26 urteko egileen atalean beste 1. Lehiaketa honetan udalerriko ikastetxe guztiek parte hartu eta lagundu dute. 

Saritutako lan bakoitzaren egileek 300 €-ko saria eta diploma bana jaso dituzte. Lanen eta irabazleen zerrenda honako hau da: 

  • Lehenengo kategorian: ''Feminismo'' izeneko bideoagatik, Omama Ouazzani eta Leire Reyes. 
  • Bigarren kategorian: ''Kontzientziak Astintzen'' izeneko bideoagatik, Marta Iglesias, Eider, Casado, Maider Prieto, Maite Cruz eta Naia Izquierdo
  • Hirugarren kategorian: ''Micromach clean'' bideoagatik, Jon Andoni Sáinz, Borja Sánchez, Carla Campoamor, Sheila Carballo eta Miguel Sanpedro.

Beldur Barik Jaialdi horretan Aitziber Izquierdo clown-a aritu zen, "EsCúpido amor" umorezko eta maitasunezko kontakizunarekin. Jarraian, Ermuko Beldur Barik lehiaketara aurkeztutako 11 bideoetatik sarituak proiektatu eta ikusi ziren.

Indarkeria matxisten aurkako elkarretaratzea

Jaialdiaren ondoren, Orbe Kardinalaren plazan herritarren urteroko kontzentrazioa egin zen, ordu laurden batez isilik, indarkeria matxistaren biktima izan ziren emakume guztien oroimenez. Beatriz Gamiz eta Arritokieta Araiztegi alkateordeek gaztelaniaz eta euskaraz irakurri zuten Udalbatza osatzen duten bost talde politikoek aho batez onartutako erakunde adierazpena.

Azpian, emakumeenganako indarkeriaren aurkako jardunaldi horretako jardueren argazkiak uzten dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako