Haur eta nerabeentzako berdintasunezko ipuin, liburu, joko eta bideo-jokoen inguruko tailerra

29.11.21
Berdintasuna

Haurrek jolasteko eta ondo pasatzeko beharra dute. Jokoaren bidez, inguruan duten munduarekin elkarreragiten dute eta mugitzeko, esploratzeko edo adierazteko beharrak asetzen dituzte.

Jostailuak ere mutilentzat edo neskentzat banatzen diren mundu honetan, Ermuko Emakumeen Topalekuko Jabekuntza Eskolak Haur eta nerabeentzako berdintasunezko ipuinak, liburuak, jokoak eta bideo-jokoaktailerra antolatu du.

Familiei zuzendutako sei orduko ikastaro honetan, jolasek txikienen garapenean nola eragiten duten ikasiko dute gurasoek. Bakarrik mutil edo neskentzako diren jostailuak al daude? Zer hartu behar dugu kontuan jolasak edo jostailuak erosten ditugunean? Hori guztia eta gehiago ikasiko dugu formakuntza honetan.

Ester Escudero Espinalt hezitzaile eta gizarte-langile feministak dinamizatuko du tailerra abenduaren 1ean eta 2an, 10:00etatik 13:00etara.

Izen-emateak zabalik daude eta Emakumearen Topagunean bertan eta 943 17 10 30 telefonora deituz egin daitezke. Matrikularen prezioa 5 eurokoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako