Giza Eskubideen inguruko jardunaldia Lobiano Kultur Gunean

10.12.21
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Gaur ostirala, abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dugu. Data garrantzitsu hori gogoan izanik, Ermuko Udaleko Immigrazio Zinegotzigoak jardunaldi irekia antolatu du, pertsona immigranteen elkarte ezberdinekin lankidetzan. Ekimena gaur, hilak 10, izango da Lobiano Kultur Gunean 16:30etik aurrera.

Egitarauko jarduera nagusia mahainguru bat izango da, Saloua El Omari, Fatima Djarra, Elh Malick Fall eta Mor Talla Ndour giza eskubideen aldeko aktibista eta artistekin. Laurak giza eskubideen aldeko borrokaren inguruan mintzatuko dira, baita Nazio Batuen 2030 Agendak aipatzen dituen Garapen Jasangarriko Helburuen inguruan ere. Agenda horrek nazio eta pertsona guztiok konprometitzen gaitu pobreziarekin amaitzera, planeta babestera eta guztiontzat oparotasuna bermatzera, etorkizuneko belaunaldien baliabideak kolokan jarri gabe.

Mahainguruaz gain, Bakh Yayeren jembe perkusioaz, Ernesto Miariren dantza erakustaldiaz eta Elh Malick Fallen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu, eta bertaratzen diren guztientzat luncha eskainiko da.

Bestalde, Garapen Jasangarriko Helburuen harira, Lobiano Kultur Gunean erakusketa izango da ikusgai abenduaren 15tik urtarrilaren 16era bitartean, eta herriko ikastetxeetako Batxilergoko geletan tailerrak egingo dira.

Lotutako albisteak

Imagen
31.01.25
Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan
Imagen
19.12.24
Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko festaren egoitza izango Ermua 2025ean

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere
Imagen
15.11.24
Emakumeak funtsezkoak dira Giza Eskubideen aldeko lanean

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik