Garapen Jasangarriaren Helburuei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon
Aste honetatik hasita, Lobiano Kultur gunean Garapen Jasangarriaren Helburuei buruzko erakusketa tematikoa ikusgai dugu. Agenda 2030. Udaleko Immigrazio Zerbitzuaren ekimena da, ''Mugarik Gabeko Ekintza'' Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundearekin elkarlanean. Erakusketa Nazio Batuek abenduaren 11rako izendaturiko Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren barneko jardueren baitan dago. Egun hartan Lobianon ospatu zen 3 Kultura Kultur Bitartekaritza Elkarteak, beste hainbat elkarte etorkinekin batera, antolatutako jaialdia.
Erakusketa udalak finantzatzen du oso-osorik. Erakusketa eta materiala aztergai izango da mugarik gabe, helburu didaktiko eta pedagogikoetarako eskatzen duten tokiko eta eskualdeko kolektibo guztientzat zabalik eta erabilgai baitago.
Erakusketa datorren urtarrilaren 16ra arte egongo da Lobianon, eta ordura arte bisita gidatuak egingo dira, eskaeren arabera eta interes-taldeak osatuz. Informazio gehiago eta azalpen zehatzagoa jaso nahi duten taldeek, paneletan erakusten dena baino, posta elektronikoko mezu baten bidez eska dezakete aenzunza@udalermua.net helbidera idatzita.
Urtarrilaren 17tik aurrera, materiala Ermua BHIra eta beste ikastetxe batzuetara eramango da, ikasleekin tailer didaktikoak egiteko.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik