Imagen
Giza Eskubideei buruzko bigarren jardunaldia Lobiano Kultur Gunean
11.01.22
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Ermuko Udaleko Immigrazio Zerbitzuak Giza Eskubideen inguruko bigarren jardunaldia antolatu du urtarrilaren 13rako. Begirada bat nazioarteko lankidetzatik izenburupean, topaketak Udalaren babesa jasotzen duten nazioarteko hainbat proiektu izango ditu ardatz.
Arritokieta Araiztegi Immigrazioko eta Nazioarteko Lankidetzako alkateordeak aurkeztuko du jardunaldia, 17:30ean, eta programa osatzen duten lau hitzaldiei emango die bide:
- 17:40: GIH Garapen Iraunkorrerako Helburuak. 2030 Agenda. Eskubideak izateko eskubidea. Dorotea Iglesias, Mugarik Gabeko Ekintza elkartetik.
- 18:00: Emakume migratzaileak Mexikoko hegoaldeko mugan. Maitane Egido, Colibres. Hirugarren urtez jarraian Ermuko Udalak diruz lagundutako proiektua.
- 18:20: Nazioarteko asilo eta babes eskatzaileak. Tokiko erantzuna. Eibar-Ermua Gurutze Gorriak pertsona errefuxiatuei babesa emateko programan egiten duen lana azalduko du.
- 18:40: Los Riosen (Ekuador) misiotik Kaikorrera (Kenya). Euskal Elizbarrutietako Misioetako Maxi Ruiz eta Jaione Lopezek ia 20 urtez Udaletik lagundu den Ekuadorko proiektuan zehar izandako ibilbidea erakutsiko dute, baita Afrikako misio berriaren nondik norakoak ere.
Jardunaldiari amaiera emateko, 19:00etan, Garapen Iraunkorreko Helburuen inguruko erakusketara bisita gidatua egingo da, Mor Talla Ndour Mugarik Gabeko Ekintzako kidearen eskutik, Lobiano Kultur Guneko erakusketa aretoan.
Lotutako albisteak
Imagen

31.01.25
Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea
‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan
‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan
Imagen

19.12.24
Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko festaren egoitza izango Ermua 2025ean
Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere
Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere
Imagen

15.11.24
Emakumeak funtsezkoak dira Giza Eskubideen aldeko lanean
Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik
Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik