Berdintasun Kontseiluak asteazkenean berrekingo dio jarduerari

13.01.22
Berdintasuna

Gabonetako oporren etenaldiaren eta urte berriaren hasieraren ondoren, Ermuko Udaleko Berdintasun Kontseiluak jarduera berreskuratuko du urtarrilean. Beatriz Gamiz zinegotziak deialdia bidali die organo horretan parte hartu ohi duten elkarte eta emakumeei, eta Kontseiluaren bileretan modu egonkorrean parte hartzeko gonbita egin die, modu pertsonalean edo berdintasunaren arloko tokiko elkarteren baten izenean.

Urteko lehenengo ohiko bilkura asteazkenean izango da, urtarrilak 19, 17:00etatik 19:00etara, Emakumeen Topalekuan. Proposatutako eguneko gai-zerrenda honakoa da:

Partaideek bilerako gai-zerrendan beste puntu bat sartzea proposatu nahi badute, Ermuko Udaleko Berdintasun Sailarekin harremanetan jarri beharko dute, Emakumeen Topalekuan. Era berean, eta antolaketa hobetze aldera, bileran parte hartzeko nahia iragartzea komeni da 943 17 10 30 telefono zenbakira deituta.

Normalean hilean bilera bakarra egiten den arren, urtarrilaren 26an 17:00etan ezohiko deialdia izango da indarkeria matxistei arreta hobetzeko erakundeen arteko jarduera eta koordinaziorako tokiko II Protokoloaren zirriborroa aurkezteko. Berriki amaitu da dokumentuaren idazketa prozesua, eta bilera horretan, testua aldatzeko edota hobetzeko proposamenak egiteko aukera izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako