Haurren eskubideak, gure kaleetan ikusgai modu bizi eta koloretsuan

17.01.22
Hezkuntza

Haurrak eta nerabeak funtsezko ardatza dira gure udalerrien garapenerako, gizartearen oraineko eta etorkizuneko ordezkariak baitira. Ermuak, UNICEFen Haurren Laguna den Hiria den aldetik, konpromisoa hartu du haurren eskubideak babestu eta bermatzeko, eta horren erakusgarri, bost horma-irudi koloretsu estreinatu ditu herriko hainbat gunetan banatuta, NBEren Konbentzioan jasotako haurren eskubideetako bost gogora ekarriz.

Azaroaren 20a, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna, ospatzeko, Anaitasuna, Ongarai, San Lorentzo, Eskolabarri eta San Pelayo ikastetxeetako ikasleek euren eskubideekin lotutako diseinuak sortzeko saio dinamikoetan parte hartu dute. Ikastetxe bakoitzak nazioarteko artista batekin batera lan egin du – Mondragon Unibertsitateko Leinn Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko ikasleekin –, zeinak, bere ideietan oinarrituta, marrazki original bat sortu baitu ikastetxe bakoitzeko.

Bost diseinu horiek udalerrian zehar sakabanatuta dauden bost nodo edo armairu elektrikotan islatu dira. Ikastetxe bakoitzeko ikasleek proposatutako marrazkiaz gain, mural bakoitzak adierazten duen eskubidearen izenburua eta landu duen ikastetxearen izena jasotzen ditu. Hauek dira egindako obrak eta horien kokapena:

  • Anaitasuna ikastola: Ingurune seguru batean bizitzeko eskubidea. Udaletxetik Baldespina Markesa parkerako sarbidean.
  • San Lorentzo: Jolaserako eta aisirako eskubidea. Zubiaurren, VI. Mendeurrena kalearekin bat egiten duen gunean.
  • Eskolabarri: Kalitatezko zerbitzuak eskuratzeko eskubidea. Sallabenten, ikastetxearen aurrean.
  • San Pelayo: Entzuna izateko eskubidea. Miguel de Unamuno Gizarte Zentroaren aurrean.
  • Ongarai eskola: Zuzen tratatua izateko eskubidea. Aldapatik Ongaraira igotzeko arrapala mekanikoen artean.

Azaroan eta abenduan jasan ditugun euriteak direla eta, artista gazteek ezin izan dituzte artelanak amaitu azken egunetara arte, baina bost diseinu koloretsu eta aldarrikatzaileak ikusgai daude jada herritar guztientzat.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen
25.11.24
Jolaserako txoko dibertigarriak Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan