Txoko Morea irakurketa klub feminista Emakumeen Topalekuan
Ermuko Emakumeen Jabekuntza Eskolak Txoko Morea izeneko irakurketa talde feminista antolatu du ikasturte honetarako.
Batzuetan ez gara ausartzen obra klasiko jakin batzuk irakurtzera, baina lagunartean egiten badugu, errazagoa dirudi. Horregatik, tailer honek elkarrizketa feministarako gunea zabaltzen du, irakurketatik abiatuta, literaturaren kanona despatriarkalizatzeko eta entzuteko talde bat sortzeko.
Tailerra aurretik irakurri den liburu bati buruzko iritziak taldean trukatzera bideratuta dago, horrela, liburuen irakurketa pertsonala gainerako parte-hartzaileen ekarpenekin aberastuko da. Irakurketa generoa askotarikoa izango da: eleberria, poesia edo saiakera, gai feministez edo emakumeen egoeraz eta errealitateaz mintzatzeko.
Ez galdu aukera gaurko eta atzoko egileen lanez gozatzeko, eta genero-ikuspegidun gogoeta- eta elkarrizketa-gunean parte hartzeko, honako irakurketa hauetan oinarrituta:
- Martxoak 1, asteartea: Virginia Woolfen Una habitación propia
- Apirilak 5, asteartea: Violette Leducen La bastarda
- Maiatzak 3, asteartea: Diana Lopez Varelaren Maternofobia: retrato de una generación enfrentada a la maternidad
- Ekainak 7, asteartea: Virginie Despentesen Teoría King Kong
Saioak 18:00etatik 20:00etara izango dira Emakumearen Topalekuan, eta Idoia Carramiñana Euskal Filologiako Lizentziatu, ikerlari eta poetak dinamizatuko ditu. Horrez gain, Literatur Ikasketak eta Literatura Konparatuko masterra ditu.
Izen-ematea zabalik dago eta Emakumearen Topalekuko bulegoetan eta 943 17 10 30 telefonoan bete daiteke.
Lotutako albisteak

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako