Atzerritartasun gaien inguruko informazioa zabaltzeko aurtengo hitzaldiak
Indarrean dagoen araudia, nazionalitatea lortzeko baldintzak eta lanbide-heziketara sartzeko baldintzak azalduko dituzte
Ermuko Gizarte Zerbitzuen arloko Immigrazioko udal unitateak atzerritartasunarekin lotutako gaiei buruzko informazioa emateko saio batzuk antolatu ditu martxotik ekainera bitartean gauzatuko direnak. Zikloak lau saio aurreikusten ditu, lehenengoa bihar bertan, martxoaren 9an, lanbide-heziketara sartzeko baldintzak hizpide izanik. Durango eta Iurretako Etengabeko Hezkuntza zerbitzuko teknikarien eskutik. Hitzaldi guztiak Lobianon egingo dira, goizeko hamar eta erdietatik aurrera.
Bigarren saioa apirilaren 6ko asteazkenean izango da. Bertan, atzerritartasun baimen eta horiek luzatu edo berritzeko baldintzak azalduko dira. Saio horretan, Biltzen Eusko Jaurlaritzako Laguntza Juridikoko Euskal Zerbitzuko abokatu bat izango da berriz ere.
Aurtengo hirugarren saioa datorren maiatzaren 4an izango da. Bertan, nazionalitatea eskuratzeko baldintzak eta eskabideari buruzko informazioa emango da, Biltzen Eusko Jaurlaritzako Laguntza Juridikoko Euskal Zerbitzuko abokatu baten eskutik.
Azkenik, ekainaren 1ean atzerrian lorturiko hezkuntza tituluen baliokidetze prozesua azalduko dute Kosmopolis elkarteko kideek.
Ermuko Udalak Eusko Jaurlaritzarekin batera antolatzen eta finantzatzen du zikloa, Biltzen KZgunea, Ikaslan eta CEPA Durango zerbitzuen laguntzarekin. Hitzaldiotan bertaratzen direnek beharrezkoa duten informazioa jasotzen dute eta, horrela, beren egoera juridikoarekin moldatzeko gaitasunak hobetzen dituzte, eta, aldi berean, herrialdean sartzeko baldintzei, egonaldiari, ikasketei, bizilekuari, familia-elkartzeari eta lanari lotutako ezagutzak eskuratzen dituzte, besteak beste.
Saio-ziklo honen helburua herritarrei beharrezko informazioa helaraztea eta ezagutzen laguntzea da, eskubideak, ondasunak eta zerbitzuak eskuratzea eragotz dezaketen oztopoak ezabatzeko. Saioak atzerritarrei zein atzerritarrekin familia- edo lan-harremanak dituzten nazionalei zuzenduta daude. Baita atzerritarren boluntarioak ere, hobeto informatu eta lagundu ahal izan dezaten. Eta beren jardueran atzerritarrekin lan egiten duten profesionalak.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik