Artearen historia feminismoaren ikuspuntutik

02.05.22
Berdintasuna

Ermuko Emakumeen Topalekuko Jabekuntza Eskolak Feminismoak zeharkatutako museoak izeneko ikastaro berria eskainiko du maiatzetik aurrera.

8 orduko iraupena izango duen tailer honetan, parte-hartzaileek artearen munduan murgiltzeko aukera izango dute betaurreko moreak jantzita, teoria eta ekoizpen artistikoaren feminismoaren ikuspuntutik jaso ahal izateko.

Andrea Abalia UPV/EHUko Arte Ederretako lizentziadun (2007) eta doktoreak (2014) eskainiko du ikastaroa. Artearen arloko artista eta teoriko feministek arte-adierazpen guztietan sistema patriarkalak markatutako eredu eta kanalen aurrean egindako ekarpenen inguruan elkarrekin eta elkarlanean hausnartuko dute partaideek.

Saioak teoriko-praktikoak izango dira, museoetara eta antolatutako arte erakusketetara bisitekin, egileen eta ikasleen artean elkarrizketa ezartzeko helburuarekin, beren obretatik esperientzia zuzen eta bizigarri baten bidez. Artearen historiaren ikuspegi feministetara hurbiltzen gaituzten emakume artisten erreferenteen inguruan ikasteko eta gozatzeko bideari ekingo zaio. Era berean, agerian jarriko da Arte Hezkuntzak hezkidetzatik eta, nola ez, feminismo artistikotik gizartea eraldatzeko tresna gisa duen balioa.

Saioak asteazkenero izango dira maiatzaren 11tik ekainaren 1era bitartean, 17:30etik 19:30era Emakumeen Topalekuan.

Izen-emateak zabalik daude eta 943 17 10 30 telefono zenbakian edo Emakumeen Topalekuan bertan burutu daitezke. Matrikula 5 eurokoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako