San Pelaio Ikastetxeak Europaren Eguna ospatu du
Ermuko San Pelaio ikastetxeak Europaren Eguna ospatu du astelehen honetan, maiatzak 9. Azken asteetan, Batxilergoko eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek hainbat jarduera prestatu dituzte data ospatzeko, 1950eko maiatzean Europako estatuak integratzeko eman zen lehen urratsa gogoratuz.
Ekitaldia 9:00etan hasi da Batxilergoko 1. mailako ikasleen aurkezpenarekin, eta ondoren Europa Utópica aldizkari digitalaren inguruko erakusketa egin da. Argitalpen hau ikastetxeko kurtso guztien laguntzarekin egin da.
Juan Carlos Abascal Ermuko alkatea ekitaldian izan da eta bertako ikasle guztiei hitz batzuk eskaini dizkie.
Ospakizun ekitaldiei amaiera emateko, Bigarren Hezkuntzako ikasleek eztabaida bizietan parte hartu dute. Bertan, alkatea, Jol Gisasola, Arritokieta Araiztegi eta Julen Domínguez zinegotziak eta David Saceda Bake Epailea izan dira epaimahaikide.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan