Oporretan jolas: ekintzaz beteriko lau aste dibertigarri
Izena emateko epea maiatzaren 25etik ekainaren 2ra egongo da zabalik
Ermuko Udalak uda honetan gure herrian burutuko den Oporretan jolas aisialdi jardueren programa aurkeztu du. Ekimena Ermuan erroldatuta dauden Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta izen-emateak maiatzaren 25ean irekiko dira.
Aisialdiko jarduera hauen helburua haur eta gazteei euskara normaltasunez erabiltzeko aukera emango dien beste esparru bat eskaintzea da. Horretarako, ekainaren 27tik uztailaren 22ra, astero-astero hainbat jarduera egingo dira adinaren arabera: aisia, STEAM tailerrak, zirku eskola eta kirolaz blai. Ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 9:00etatik 13:30era.
Jardueren egutegi osoa honakoa da:
Lehen Hezkuntza 1/2 | Lehen Hezkuntza 3 | Lehen Hezkuntza 4 | Lehen Hezkuntza 5/6 | |
---|---|---|---|---|
1. astea - Ekainak 27-Uztailak 1 | Aisialdi ekintzak | Kirolaz blai | Zirku eskola | STEAM tailerrak |
2. astea - Uztailak 5-8 | STEAM tailerrak | Aisialdi ekintzak | Kirolaz blai | Zirku eskola |
3. astea - Uztailak 11-15 | Zirku eskola | STEAM tailerrak | Aisialdi ekintzak | Kirolaz blai |
4. astea - Uztailak 18-22 | Kirolaz blai | Zirku eskola | STEAM tailerrak | Aisialdi ekintzak |
Ekintza horietako edozeinetan izena emateko epea maiatzaren 25etik ekainaren 2ra bitartekoa izango da, biak barne. Haur bakoitzeko eta asteko prezioa 35 eurokoa da; familia ugarien kasuan edo anai-arreba bat baino gehiagok parte hartzen badute, parte-hartzaile bakoitzeko matrikula 28 eurokoa izango da.
Izen-ematea eguneko 24 orduetan egin ahal izango da Udal Egoitza Elektronikoan, eta Abiapuntu bulegoan, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era. Horretarako, eskabidea aurkeztu beharko da, parte hartu nahi den jarduerak aukeratuz, bai eta bankuan egindako ordainagiria ere, ES89 2095 0040 609110990751 kontu korrontean.
Jarduera bakoitzerako plaza-kopurua mugatua da. Eskainitako plazak baino eskaera gehiago erregistratzen badira, zozketa egingo da.
Ikusi Oporretan jolas programari buruzko informazio guztia Iragarki-taulan.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan