'Irazki' pintura eskolako ikasleen lanak ikusgai Lobianon
Ermuko ''Irazki'' Udal Pintura Eskolako ikasleek ikusgai jarri dituzte Lobiano Kultur Gunean 2021-2022 ikasturte honetan egindako lanak. Erakusketa eskolak berak antolatzen du eta asteko egun guztietan bisitatu daiteke arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Sarrera librea eta doakoa da.
Eskolako arduradunek erakusketa bisitatzera joan gaitezen gonbidatu eta dei egin digute ermuarroi, baita igo gaitezen Lobianoko 3. solairuko areto-tailerrera Eskolaren dinamika ezagutzera ere bai.
Datorren ikasturterako izen-ematea zabalik
Era berean, ''Irazki ''eskolako irakasleek iragarri dute 2022-2023 ikasturterako izen-ematea zabalik dutela 4 urtetik gorako adin guztietako pertsonentzat. Informazio gehiago jaso edo izena emateko interesa dutenek Lobianora joan beharko dute astelehenetik ostegunera, arratsaldeko 3etatik 8etara bitartean, pintura eskolaren eremura (Lobiano Kulturguneko hirugarren solairua).
Goizeko ordutegian, harremanetarako telefono bat utzi diezaiekete Lobianoko beheko solairuko erakusmahaiko lankideei, gero interesdunekin harremanetan jartzeko, eta informazio pertsonalizatua eman diezaiekete ordutegiei, funtzionamenduari eta/edo interesatzen zaien beste edozein gairi buruz.
Kontsultak egiteko, irazki.escueladepintura@gmail.com helbide elektronikora idatz daiteke.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan