Ermua TalentIC, talentuaren eta berrikuntzaren inguruan hausnartzeko bi jardunaldi
Izarra Centre eraikinak Ermua TalentIC jardunaldia hartuko du datorren ekainean, "Talentua eta berrikuntza hiriaren motor gisa" lelopean. Izan ere, gure hiriak espazio inklusibo, jasangarri eta berritzaileagoak bihurtzeko, argi dago gaur, inoiz baino gehiago, talentua identifikatu, erakarri eta indartu behar dugula.
Jardunaldia ekainaren 9an eta 10ean izango da, eraikin teknologikoko bosgarren solairuan. Bi egun horietan, hainbat profesionalen ikuspegia azalduko da aurkezpen magistralen, mahai-inguruen, tailerren eta lan-saioen bidez. Horietan, hirien garapen-prozesuarekin lotutako erronkak eta aukerak aztertuko dira, talentuaren, berrikuntzaren eta teknologiaren elkargunean.
Programak, besteak beste, honako hauek biltzen ditu: tokiko eremutik dugun ikuspegia, hiri-adimenari buruzko hitzaldi bat, hiriaren eta talentuaren inguruko elkarrizketak, laborategi hirietako esperientziak eta City Labs tailerra, parte-hartzaileak hiri-gobernantza birpentsatzera animatuko dituena.
Jardunaldiak Izarra Centre eraikinaren 10. urteurrenaren ospakizunen barruan kokatzen dira. Hamar urte bete dira zabaldu zenetik, eta Ermuan berrikuntza, ikerketa eta garapena sustatzeko gunea da enpresentzat eta beste eragile ekonomiko eta sozialentzat.
Ermua TalentIC formatu presentzialean bakarrik garatuko da. Izen-ematea esteka honetan bete daiteke.
Lotutako albisteak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu