‘Eman zure eskua’ proiektuari agur bateratua eman diote partehartzaileek
Ikasle nerabeek eta parte hartu duten adineko pertsonek ikastetxera egindako bisitarekin itxi dute edizioa
Ermua-Mallabiko Oinarrizko Lanbide Heziketako Institutuko Ile-apainketa eta Irudi Pertsonaleko espezialitateko ikasleek eta ''Eman zure eskua'' proiektu solidarioan parte hartu duten adinekoen taldeak agur esan diote edizioari, institutuko instalazioak bisitatuz.
Proiektu horri esker, ikasleek eta 70 urtetik gorako adineko autonomoei laguntza psikoemozionala emateko Ermuko Gizarte Zerbitzuek bultzatutako taldeak astean behin belaunaldien arteko topagune solidarioa eduki dute. Horri esker, bi kolektiboen artean esperientziak trukatu eta elkarrekin ikasteko aukera izan dute, estereotiporik, adinaren edo generoaren inguruko aurreiritzi mugatzailerik gabe. Ikaskuntza eta zerbitzu praktikoa uztartzeko metodologiaren bidez, ikasleek emakume talde horren osasun fisikoa eta emozionala hobetzen lagundu dute. ''Eman zure eskua'' proiektuak zeharkako izaera du eta curriculum akademikoan barne dago.
Proiektu hau apirilaren azken astean hasi zen eta lau ostegunez jarraian garatu da Lobiano kultuguneko ikasgeletan. Bi kolektiboen arteko estrategia edo lotura izan da adinekoei aukera ematea ikasleek ikasgelan ikasitako teknika estetikoak aplikatu ahal izateko, eskuetako azazkalak zaintzeko eta edertzeko. Adinekoek prestazio musutruk izan dute eta ikasleek benetako praktikak egin ahal izan dituzte.
Agurra Oinarrizko Lanbide Heziketako Institutura berriki egindako bisita izan da, bertako ikasleek txalo artean hartu zituztelarik bisitariak ekimenean parte hartzeagatik eskerrak emanez.
Eragile eta parte-hartzaile guztiek oso positiboki baloratu dute proiektua, horregatik hurrengo ikasturteetan jarraipena ematea aurreikusten da. Mota horretako ekimenek balio erantsia ematen diete bai ikasleei bai mota horretako programa komunitarioen erabiltzaileei.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Bisita gidatua gizarte- eta hezkuntza-proiektuaren barne dago