Alboka Musika Eskolak matrikula epea ireki du

01.06.22
Hezkuntza

Alboka Musika Eskolak matrikula egiteko epea zabalduko du gaurtik hasi eta hilabetea amaitu arte, 5 urtetik aurrera eta adin mugarik gabe, 2022-2023 ikasturtean eta irailetik aurrera ikastegian hasteko. Informazio gehiagorako ikastegiko jo idazkaritzara, goizeko 9:30etatik 12:00etara eta arratsaldeko 15:30etatik 20:00etara bitarteko ordutuegian. Ostiraletan, arratsaldeko sei eta erdietara arte.

Albokak musika-hizkuntzako hiru maila eskaintzen ditu bere ikasketa-planeanbarne: adar polifonikoa, sinfonikoa, tradizionala eta joera berriak. Bere talde eskaintzan abesbatza, banda, modernoa, gitarra taldea, batukada, trikitixa eta ganbera musika ditu. Irakasleen klaustroa hamar bat lagunek osatzen dute.

Ekainaren 14, 15 eta 16an ikasleek ikasturte amaierako kontzertuak eskainiko dituzte. Ostiralean, hilak 17, Alboka Eguna ospatuko da eta erakustaldia Orbe Kardinalaren plazan izango da.

Solfeoa edo musika ikasi, instrumenturen bat jo, abestu edo musika talde bateko kide izan nahi baduzu, ez pentsatu gehiago, hau da zure aukera. Izena emateko edo informazio gehiago nahi izanez gero, jo ikastetxeko idazkaritzara.

Lotutako albisteak

Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker
Imagen
25.11.24
Jolaserako txoko dibertigarriak Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan