Tokiko merkataritzaren digitalizazioa eta iraunkortasuna bultzatzeko proiektuari buruzko bigarren informazio saioa
Hitzordua ekainaren 30ean izango da, 14:30ean, Izarra Centre eraikinean
Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak merkatuak, hirigune komertzialak, merkataritza ez sedentarioa eta merkaturatzeko bide laburrak bultzatzeko ematen dituen diru-laguntzen onuradun da Ermuko Udala. Laguntza deialdia Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago eta Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatzen du.
Ermuak laguntza-lerro horretara aurkeztutako proiektuak tokiko merkataritzaren digitalizazioan eta jasangarritasunean laguntzeko zenbait jarduera biltzen ditu.
Egingo diren ekimenen helburua da, epe laburrean, tokiko saltokien ikusgarritasuna eta garrantzia handitzea; epe ertainean, herritarren kontzientziazioa sustatzea eta aldiro edo sarritan erosteko ohiturak bultzatzea; eta, epe luzera, saltokiei eta saltokien atzean dauden pertsonei balioa ematea digitalizazioaren eta berrikuntzaren bidez.
Azken helburua merkataritza modernoa, eguneratua eta teknologia berriek eta egungo egoerak dakartzaten erronkei aurre egiteko gaitua izatea da. Horretarako, proposatutako jardueren artean, prestakuntza-saioak eskaintzea, TicketBai sistema ezartzea edo bilketa-puntu adimendunak instalatzea daude, besteak beste.
Ermuko Udalak bigarren informazio-saio bat antolatu du proiektuaren aurrerapenen jarraipena egiteko. Bilera horretan, planteatutako jarduerak nola egiten ari diren azalduko da, eta tokiko merkataritzan lan egiten duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute bertan.
Saioa ekainaren 30ean izango da, osteguna, 14:30ean, Izarra Centreko laugarren solairuan. Aldez aurreko izen-ematea betetzea gomendatzen da esteka honetan.
Lotutako albisteak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu