Lana bilatzea eta zeharkako gaitasunen trebatze ikastarorako izen-emateak zabalik
Langabezian egon edo lanez aldatu nahi duten 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude ikastaroak, zeinak Bizkaiko Foru Aldundiak diruz laguntzen dituen ‘Gaztedi Durangaldea’ proiektuaren barne.
Ikastaro horiek urteko laugarren hiruhilekoan egingo dira -urrian, azaroan eta abenduan-, eta baliabide praktikoak eskainiko dituzte enplegua eraginkortasunez bilatzeko beharrezkoak diren funtsezko gaitasunak indartzeko. Prestakuntza horretan, helburu profesionalak zehaztuko dira, eta enplegua bilatzeko prozesuan ikasitako guztia praktikoki aplikatuko da, egungo lan-merkatuak eta etorkizunekoak eskatzen dituzten beharretara egokituz. Lan-eremuan aplikatzea komeni den trebetasunak, gaitasunak eta jarrerak landuko dira.
Ikastaroak Amorebieta-Etxanon, Durangon eta Ermuan egingo dira, egun eta ordutegi hauetan:
Urriak 17-28. Amorebieta-Etxano. 9:30-13:30 h. (izena emateak, urriaren 7ra arte)
- Informazioa eta izena ematea: Zelaieta Zentroan. 946 300 650 zelaieta@amorebieta.eus
Azaroak 7-18. Amorebieta-Etxano. 9:30-13:30 h.
- Informazioa eta izena ematea: Zelaieta Zentroan. 946 300 650 zelaieta@amorebieta.eus
Azaroak 14-25. Durango. 16:00-20:00 h.
- Informazioa eta izena ematea: Durangaldeko Behargintzan. 946 232 522 behargintza@dma.eus
Azaroak 21-30. Ermua. 09:30-13:00 h.
- Informazioa eta izena ematea: Ermuko Izarra Centren. 943 177 159 pe@udalermua.net
Abenduak 12-21. Ermua. 9:30-13:00 h.
- Informazioa eta izena ematea: Ermuko Izarra Centren. 943 177 159 pe@udalermua.net
Abenduak 12-23. Durango. 16:00-20:00 h.
- Informazioa eta izena ematea: Durangaldeko Behargintzan. 946 232 522 behargintza@dma.eus
Lotutako albisteak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu