Atzerritarrei buruzko informazio saioak urteko azken hiruhilekorako

19.10.22
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Ermuko Udalak atzerritarrei buruzko informazio saio berriak antolatu ditu urrirako, azarorako eta abendurako. Bost ekitaldi izango dira guztira, eta Atzerritarren Legeari eta kontsumitzaileen eskubideei buruzko informazioa eta prestakuntza emango dira.

Hitzaldiak doakoak dira, eta atzerritarrei nahiz eurekin familia-, lan- edo bestelako loturak dituzten eta gai horri buruzko informazioa behar duten herritarrei zuzenduta daude. Jarduera guztiak Lobiano Kultur Gunean egingo dira.

Ekimenak Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo Zuzendaritzaren babesa du. Programa osoa honako hau da:

  • Urriak 26, asteazkena, 18:30ean
    • Etxeko langileak: atzerritartasuna eta lan-araudia, Oskar Vellisca abokatuaren eskutik.
  • Azaroak 3, asteazkena, 18:00etan
    • Atzerritarrei buruzko Legearen erreforma 2022 Biltzenekin, Arreta Juridikorako Euskadiko Zerbitzua
  • Azaroak 29 eta abenduak 1, asteartea eta osteguna, 10:30ean
    • Internet bidez lana bilatzea, I eta II. Gardabera enpresak eskainiko du formakuntza ikastaroa, eta beharrezkoa izango da smartphonea eramatea.
  • Abenduak 14, asteazkena, 18:00etan
    • Kontsumitzaile gisa zure eskubideak babestu (alokairua, argia, gasa, telefonoa, bankuak…). Ermuko Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak eskainitako hitzaldia.

Doako ekintza hauetan izena eman ahal izateko, jar zaitez harremanetan Ermuko Udaleko Immigrazio Sailarekin 943 17 91 61 / 943 17 91 62 telefono zenbakietan edota aenzunza@udalermua.net helbide elektronikoan.

Lotutako albisteak

Imagen
31.01.25
Palestinako herriari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan
Imagen
19.12.24
Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna ospatzeko festaren egoitza izango Ermua 2025ean

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere
Imagen
15.11.24
Emakumeak funtsezkoak dira Giza Eskubideen aldeko lanean

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik