Umore feminista zure kontsumorako

04.11.22
Berdintasuna

Datorren ostegunean, azaroak 10, Umore feminista zure kontsumorako ikuskizuna izango dugu Ermuan. SETEM Hego Haizea GKEak antolatu du topaketa, Indarkeria kontsumitzen dugu? azterlanaren emaitzetan oinarrituta, eta Belen Nevado eta Elsa Ruiz artista eta sortzaileen bakarrizketez gozatzeko aukera izango dugu bertan.

Nevadok eta Ruizek, estilo pertsonaletik eta irudimena, ironia eta esperientzia pertsonalak erabiliz, edertasun-produktuak edo aplikazio mugikorrak kontsumitzen ditugunean jasaten ditugun indarkeria matxistako egoerak aztertuko dituzte. Belen Nevadoren Pinturas de guerra eta Elsa Ruizen Machismo a tope de cobertura izeneko lan laburretan, edertasun eredu iritsiezinetan edo sare sozialetan beti zoriontsu eta bikain agertzeko presioan barrena bidaiatuko dugu bi artisten laguntzaz.

Ikuskizuna ostegunean 18:00etatik aurrera izango da ikusgai Lobiano Kultur Gunean. Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik tokia erreserbatzea gomendatzen da 943 17 10 30 telefono zenbakira deituta edo casadelamujer@udalermua.net helbide elektronikora mezua bidalita.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako