Txikikako herri merkatarientzat TicketBAI programaren hastapenak

10.01.23
Ekonomi Sustapena

Ermuko garapen ekonomikorako udal alorrak herrian ditugun txikizkako merkatariei laguntza, eta doako egokitzapen prozesu bat eskainiko die Bizkaiko BATUZ lurraldean derrigorrezko fakturazio programa ezartzeko. Programa honek TicketBAI softwarea barne hartzen du, eta 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera biak derrigorrezkoak izango dira. Batuz Bizkaiko araudiaren menpe dauden enpresa eta pertsona autonomo guztien tributazioa kontrolatzeko da, bere tamaina edozein dela ere. Lan-ildo hori tokiko merkataritzaren digitalizazioa eta iraunkortasuna bultzatzeko jardueren barruan dago.

Interesa duten txikizkako saltokiek urtarrilaren 20ra arte eman dezakete izena, ostiral hori barne, inprimaki honen bidez. Izena ematen duten merkatariek urtebeteko doako harpidetza izango dute TicketBAi-ren software egokituan, eta ordu-poltsa bat izango dute erabiltzeko laguntza eta kontsultarako. Ermuko Izarra Centre eraikinean dagoen H2B Business Group enpresak, lagunduko du programaren erabiltzen hasteko eta zalantzak argitzeko prosezuan.

Ermuko Udala Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren merkatuei, hirigune komertzialei, merkataritza ez-sedentarioari eta merkaturatzeko bide laburrei laguntzeko laguntzen onuradun da. Deialdia Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago, eta Europar Batasunak finantzatzen du (Next Generation EU).

TicketBAIren ingurokoak

TicketBAI hiru lurraldetako foru-aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artean partekatutako proiektua da, eta zenbait betebehar legal eta tekniko ezartzea du helburu; hala, TicketBAI indarrean sartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek fakturazio-software bat erabili beharko dute, argitaratzen diren baldintza teknikoei jarraiki eta horiek betez.

Sistema horri esker, foru-ogasunek zergadunen jarduera ekonomikoen diru-sarrerak kontrolatu ahal izango dituzte, eta, bereziki, azken kontsumitzaileei ondasunak edo zerbitzuak ematen dizkieten sektoreetako jarduerenak, neurri handi batean eskudirutan kobratuta. Era berean, informazio hori erabiliko da zergadunei zerga-betebeharrak betetzen laguntzeko.

Funtsean, TicketBAIk fakturak kateatzen ditu, eta elektronikoki horiek sinatzen. Horrek eragotzi egiten du fakturak manipulatzea edo ezabatzea. Horrek ziurtatu egingo du erregistro informatikoen benetakotasuna, osotasuna, trazabilitatea eta bortxaezintasuna; azken batean, ezin izango dira fakturak manipulatu edo ezabatu gailu desberdinen bidez jaulki ondoren, hala nola saltokiko terminalak (ST), ordenagailu pertsonalak, vending makina aurreratuak, balantza aurreratuak, tabletak edo telefono mugikorrak. Erregistroak kasuan kasuko foru-ogasunei bidali beharko zaizkie, bakoitzak ezarritako forma eta epeak betez.

Gainera, programak faktura sortuko du beharrezko datu guztiekin, eta bi eremu berri izango ditu, fakturaren datuak beste formatu batean irudikatzea besterik ez, hau da, TicketBAI identifikazio-kode bat eta QR kode bat.

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.25
Ekintzaileen ikastaroan izena emateko azken egunak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen
Imagen
03.02.25
Ekintzaile: ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean
Imagen
23.01.25
Hobetu zure gaitasunak eta lan-aukera onenetarako prest egon

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu