Ermuko Helduen Hezkuntza zerbitzuak (HHE) matrikulazio epea ireki du
Bigarren lauhileko honetako eskolak Ermuko Izarra Zentroak hartuko ditu
Durango-Ermuko Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Zentroak (HHE) gaur osteguna, urtarrilak 26, irekiko du berriro 2022/2023 ikasturteko bigarren lauhilekorako matrikulazio epea. Izena emateko epea otsailaren 3ra arte egongo da zabalik, ostirala, eta prestakuntza jaso nahi duten 18 urtetik gorako pertsonek gure herrian jarraitu ahal izango dituzte eskolak, Izarra zentroan (Zearkale kalea, 34).
Matrikula egiteko Durangoko zentroko instalazioetara joan beharko da (Laubideta kalea, 6) astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta astelehenetik ostegunera 16:00etatik 19:00etara. Nortasun-agiria eta argazkia aurkeztu beharko dira.
Ermuko HHEk hasierako ikasketak eta gaztelaniako eskolak eskainiko ditu atzerritarrentzat.
Helduentzako Hezkuntza Zentroetan eskaintzen den irakaskuntza ofiziala eta doakoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak koordinatzen du.
Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago lortzeko, deitu Durangoko HHEko zentro koordinatzailera (946 81 42 53) edo kontsultatu webgunea.
Lotutako albisteak

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker

Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan