Ingurumen-iraunkortasunari buruzko ikastaroa Izarran, Lanbidek diruz lagunduta

06.02.23
Ekonomi Sustapena

Ermuko Margube aholkularitza eta prestakuntza enpresak ingurumen iraunkortasunari buruzko ikastaroa eskainiko du otsail honetatik aurrera, %100ean diruz lagundua langabetuentzat zein langileentzat.

Ikastaro honen helburua da ikasleak gaitzea jakintzak eskuratzeko eta, horrela, ingurumen-jasangarritasunaren arloarekin lotutako lanpostuetara iritsi ahal izateko; izan ere, sektore hori hazten ari da, lan-eskari handia du eta enplegagarritasuna %80tik gorakoa da.

Prestakuntza teorikoaz gain, ikastaro hau egiten duten pertsonek inguruko enpresetan tailer praktikoak egiteko aukera izango dute. Enpresetara ere bisitak egingo dira adibide errealak bertatik bertara ikusteko, eta talde-proiektuak garatuko dira.

Ekimen hau enplegu berdearekin lotutako lanpostuetan lan egiteko prestatzeko gogoa duten langile zein langabeei zuzenduta dago. Oinarrizko ikasketa-maila (DBH, Oinarrizko LH) edo maila ertaina (Batxilergoa, Erdi eta Goi Mailako LH, etab.) eduki beharko da.

Ingurumen-iraunkortasunari buruzko ikastaroa aurrez aurre emango da Izarra Centre eraikinean, otsailaren 28tik ekainaren amaiera arte. Astean 12 orduko saioak eskainiko dira, goizekoak edo arratsaldekoak, interesdunen eskuragarritasunaren arabera, eta %100 Lanbidek diruz lagunduta dagoenez, ez du inolako kosturik izango ikasleentzat.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, sartu Lanbideren webgunean, idatzi mezu elektroniko bat l.susilla@margube.com helbidera, deitu 943 202 818/688 829 153 telefonora edo joan Margubek Izarra Centre eraikinean dituen bulegoetara (Zearkale, 36, 8. solairua).

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.25
Ekintzaileen ikastaroan izena emateko azken egunak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen
Imagen
03.02.25
Ekintzaile: ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean
Imagen
23.01.25
Hobetu zure gaitasunak eta lan-aukera onenetarako prest egon

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu