Jendaurrean hitz egiteko ahalduntze eta konfiantza tailerra

06.02.23
Berdintasuna

Kosta egiten zaizu publiko baten aurrean hitz egitea? Kamera, mikrofono edo grabatzen duen edozein gailu elektronikoren aurrean? Biztanleen %75ek glosofobia dugu: jendaurrean hitz egiteko beldurra. Baina zergatik? Zu al zara horietako bat?

Ermuko Emakumearen Topaguneak zazpi ordu eta erdiko (7,5 ordu) formazioa eskainiko du otsailaren 13, 20 eta 27an. Bertan, espazio publikoa okupatu eta horretan protagonista izatea eragozten diguten egiturazko beldurrak landuko dira. Aztertuko dugu beldur horrek zergatik eragiten digu gehiago emakumeoi gizonei baino, jendaurrean jarri, azaldu; errefusatu edo epaituak izatearen beldurra.

Tailer honen helburu nagusia jendaurrean hitz egiteko beldur hori gainditzea izango da, tresna ezberdinen bitartez. Autokonfiantzaz gain, emozioen kudeaketa eta transmititu nahi ditugun ideiak egituratzeko eta buruz ikasteko atala landuko dira.

Aukera ona da beldur horiei konfiantzazko eta zaintzazko espazio batean aurre egiteko, non ahalduntzeko eta erosoago sentitzeko tresnak ikasiko ditugun, baita pertsonen aurrean hitz egiten dugun bitartean gozatzeko ere.

Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik Emakumearen Topagunean izena ematea eta 5 euro ordaintzea.

Jardueraren datuak

  • Trebatzaile:
  • Leire Abaigar
  • Noiz:
  • Otsailak 13, 20 eta 27 (astelehenak)
  • Ordua:
  • Arratseko 5etatik 7 eta erdietara bitartean

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako