Karabana solidarioa: elikagaiak erosteko dirua sahararrentzat
Rio de Oro Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKEak) errefuxiatutako saharar herriarentzako elikagaiak biltzeko eta bidaltzeko urteroko kanpaina solidarioa hasi du. Ermuko Udala elkarlanean ari da 2023ko Karabana Solidario honekin, saharar herriari laguntzeko urteroko lan esparruan. Kanpainak bi aste iraungo du, otsailaren 6tik 17ra, biak barne, eta edizio honetan formatu mistoa izango du, Bizum edo banku-transferentziaren bidez ekarpen ekonomikoak bilduz eta ikastetxeetan eta supermerkatuetan elikagaiak aurrez aurre bilduz. Ekarpen ekonomikoak (%100) elikagaiak erosteko erabiliko dira, ondoren Aljeriako Tindufeko errefuxiatu-esparruetara bidaltzeko. Saharar herria 45 urtez darama eremu horretan errefusiatuta.
Aurten, arrazoi logistikoengatik, Rio de Orok Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetara bidaliko duen kamioia aurreko urteetan baino txikiagoa izango da. Laguntza humanitarioko 8 tona eramango dituen kamioi horrek. Horregatik, GKEak nutrizio-balio handiko produktuekin bakarrik kargatzea erabaki du. Inflazioak eta Marokoren aurkako gerrak ezinezko egiten dute familia askok elikadura egokia lortzeko beharrezkoak diren zenbait produktu erostea. Elikagaien Munduko Programaren arduradunekin eta Gurutze Gorriarekin kontrastatu ondoren, produktu hauen bilketa planteatzea erabaki dugu:
- - Atun-latak
- - Lekaleak
- - Oliba-olioa
- - Sardina-latak
- - Konpresak
Diru edo funtsak bitarteko hauen bidez bilduko dira:
• 1. aukera: banku-transferentzia Río de Oro Durangaldeko kontura ES90 3035 0129 11 1290034483 (Laboral Kutxa)
• 2. aukera: Bizum-en bidez. Horretarako, sartu aplikazioan, hautatu "Egin dohaintza" aukera eta bilatu "Río de Oro Durangaldea" 01955 kodearekin.
Dohaintzak hiru motatakoak izan daitezke eta zenbatekoaren arabera modu honetan sailkatuko dira:
Diru-kopurua | Bidaliko diren produktuak |
---|---|
4€ | 3 atun lata eta 1 kg lekale |
8€ | 3 atun lata, 1 kg lekale eta litro 1 olio |
12€ | 3 atun-lata, 1 kg lekale, 1 pakete konpresa, Litro 1 olio eta 2 sardina lata |
Rio de Oro Gobernuz Kanpoko Erakundeak herritarrek ematen duten lekale kilo horren esanahia azpimarratu nahi du, kilo bat elikagai izanik ere, zerbait gehiago ere badelako: esperantza, elkartasun, senidetze eta indar kiloa.
Ermuko Udalak saharar herriarentzat hain beharrezkoa den kanpaina honetan parte hartzeko deia egiten die herritar guztiei. Guztion artean trailer bat laguntza humanitarioarekin betetzea lortuko dugu, gehien behar dutenei bidaltzeko.
Lotutako albisteak

‘Ermua Palestinarekin’ ekimenak deituta, Israeli boikota egitea proposatzen du genozidioa geldi dezan

Beatriz Gamizek lekukoa hartu du Guardian aurten egindako galan eta datorren urteko abenduaren 18rako ekitaldia antolatzeko konpromisoa baita ere

Horrela ondorioztatzen da "Herri Babesarearen" VI. foro ibiltariko sei aktibisten eskubideen urraketak beren lurraldeetan duen eraginari buruzko kontakizunetik