Ermuak 6.000 euro bidaliko ditu Turkiara eta Siriara herritarren beharretan laguntzeko

09.02.23
Erakundea

Ermuko Udalak 6.000 euro diru-laguntza bidaliko dizkie Turkia eta Siriako biztanleei, astelehen honetan -otsailaren 6an- ordu gutxiren aldearekin bi lurrikara bortitz jasan zituztelako. Lurrikarek milaka pertsona hilik, zauriturik eta esku hutsik utzi ditu. Laguntza 'Gurutze Gorria' eta 'Zaporeak' Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GKEn) bidez bideratuko da, eta bakoitzak 3.000 €jasoko ditu kaltetuen premia larrienei erantzuteko.

Lehen bidalketa hori presazko bidetik egingo da, ekitaldi honetako aurrekontuan aurreikusitako partida batean aurreikusitako zuzkidurari esker. Hala ere, etorkizunean laguntza handitzeko aukera dago, aurrekontu-proiektua aldatu eta dagokion partida zenbateko handiagoaz hornitu ondoren.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa