Hirian eta taldean arte feminista sortzeko proposamena

10.02.23
Berdintasuna

Ermuko Emakumearen Topaguneak 'Martxoaren 8'a dela eta, jarduera sortzaile eta partehartzaile bat antolatu du. Horretan, emakume artistak hizpide eta adibide hartuko dira, aurreko, oraingo eta etorkizuneko belaunaldientzat garrantzitsuak izan diren emakumeak.

Uxue Bereziartuak (Berexiart) 4 orduko tailerra zuzenduko du, Emakumearen Nazioarteko Egunaren barne herriko kaleetan jarriko diren askotariko kartelak diseinatuz. Aurretik, emakume feminista ikonikoen figura eta lana aztertuko dute, eta haien ondarea, pentsamendua, obra eta adierazpenak landuko dituzte. Taldeak gaur egunera arte iraun duten aldarrikapenak berreskuratuko ditu, eta diseinuak modu kolektiboan sortuko ditu, "Collage" formatuaren bitartez.

Historian arrastoa utzi duten emakumeen bizitza eta inpaktua ezagutzeko aukera paregabea da, baita irudi eta mezuekin Ermuko gune esanguratsuetan elkarlanean jarriko diren kartelak diseinatzeko aukera ere.

Parte hartzeko izena eman eta 5 €ko tasa ordaindu behar da Emakumearen Topagunean.

Jardueraren datu nagusiak

  • Dinamizatzailea:
  • Uxue Bereziartua Lonbide (Berexiart)
  • Noiz:
  • Otsailaren 22an eta martxoaren 6an, astelehena
  • Ordutegia:
  • 17: 00etatik 19: 00etara

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako