‘Goruntz begiratuz’ kartelak irudikatuko du Ermuko Emakumeen Nazioarteko Eguna

17.02.23
Berdintasuna

Ermuko Udaleko Berdintasun Sailak martxoaren 8ko kartel lehiaketako irabazleen berri eman du. Haymar Mancisidor Urbieta zarauztarrak irabazi du lehenengo kategorian Goruntz begiratuz lanarekin, eta Ermuko Emakumeen Nazioarteko Egunerako argitaratzen diren kartelak eta liburuxkak ilustratuko ditu.

Manuela Garcíak, Jesika Martínez-Alcocerrek, Almudena Maesok, Natividad Alonsok eta Pilar Riosek osatutako epaimahaiaren iritziz, Goruntz begiratuz da lehiaketara aurkeztutako 10 proposamenen artean onena, "irudi oso indartsua eta maisutasun teknikoarekin ebatzia" delako. "Kontrapikatuaren erabilerak ahalduntzearen kontzeptua modu baketsuan finkatzen du, emakumeen irudia handituz eta fokua ahalduntzeari eusten dioten eta lurrari indarrez errotzen dioten hanketan jarriz. Koloreen harmonia markaketa indartzen duen hondo berdearen kontrasteak onartzen du: piezaren bolumen nagusia, bere hankak, alegia. Horrek guztiak indar handiko irudia sortzen du".

Epaimahaiaren arabera, konposizioa oso egokia da, kontrapikatuaren teknikaren bidez irudian jartzen baitu arreta. Gainera, azpimarratu du tipografia "oso ondo artikulatuta" dagoela irudiaren multzo orokorrean.

Azkenik, epaimahaiko emakumeek adierazi dute Goruntz begiratuz izenburuak zuzen islatzen duela egileak bere lanean adierazten duena: emakume erabat ahaldundua eta bere patuaren protagonista.

Haymar Mancisidor egilearen hitzetan, "plano kontrapikatuaren bidez emakumearen ahalduntzea islatu nahi izan da. Gama kromatikoari dagokionez, tonu moreen presentziak indartu egiten du mugimendu feministaren kontzeptua eta martxoaren 8koa, eta tipografia sinple bat erabiltzeak, oso moldakorra izateaz gain, bat egiten du erabilitako trazuen sinpletasunarekin eta garbitasunarekin".

"Ekintzarik ausartena norberaren alde pentsatzea da, ozen"

2023an, eta lehen aldiz, kartel lehiaketak bigarren kategoria bat izan du Ermuko ikastetxeetako ikasleentzat. Modalitate honetan, Oier Arriaga Fernández Ermua BHIko Batxilergoko 2. mailako ikasleak irabazi du saria, El acto más valiente es pensar por una misma en voz alta lanarekin.

Epaimahaiaren ustez, ilustrazioak emakumeen aniztasuna teknika koloretsu eta alaiaren bidez adierazten du. Gainera, modu baketsuan eta jai-giroan aldarrikatzen du kolorearen bidez bakoitzak nahi duen bezala adierazteko askatasuna.

Berdintasun Sailak eskerrak eman nahi dizkie Ermuko ikastetxeetako ikasle guztiei, 29 lan aurkeztu baitituzte lehenengo edizio honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du
Imagen
07.02.25
Emakumeek zientzian egindako lana eta ekarpenak aintzat hartzea

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako