2024ko aurrekontua: lehentasunak adierazi eta auzorako gauzak proposatu

31.10.23
Imagen
La foto muestra el buzón de la calle Zubiaurre
Erakundea
Azaroaren 5era arte parte har dezakezu, online webgunearen bidez online edo papera bidaliz

Datorren 2024ko aurrekontua prestatu behar da. Dokumentu garrantzitsua da, eta gure udalerria osatzen dugunon azterketa, hausnarketa eta iritzia izan behar ditu oinarri. Guztion artean hausnartzeko eta hurrengo ekitaldian bete beharreko helburuak ezartzeko. Horregatik, eragile guztiak izan ditzagun, epea ireki dugu herritarrok gure proposamenak aurkezteko. Azaroaren 5era arte parte hartu eta gure iritzia eman ahal izango dugu, postontzietan jarritako liburuxkak beteta edo udalaren webgunean eskuragarri dagoen agiriaren bidez.

Herritarrok 2024an landu eta kontuan hartu beharreko lehentasunezkotzat jotzen ditugun gaiak adierazi ahal izango ditugu. Aurten, berrikuntza gisa, gure ingurune hurbilena, gure auzoa, hobetzeko proposamen zehatzak adierazi ahal izango ditugu, bertan bizi baikara eta elkarrekin bizi baikara.

Liburuxka fisikoak paperean bete eta Abiapuntu, Lobiano eta kiroldegiko zerbitzu publikoetan eman ditzakegu. Baita gure kale eta auzoetan jarri diren postontzi errotulatuetan utzi ere.

Postontziak honako puntu hauetan ditugu:

  • Bizkaia Etorbidea, 5 (Akerlei)
  • Gipuzkoa etorbidea, 36 (Miguel de Unamuno Gizarte zentrua)
  • Goienkale (Valerioko plaza)
  • Zubiaurre kalea, 24
  • Zerukoa 2 kalea, 9
  • San Pelayo kalea (Eroskiko sarrera)
  • Zearkale, 17
  • Ongarai kalea (San Martin tabernaren pasabidea)

Prozesu honi buruzko informazio osoa webgune korporatibo honetan duzu.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa