‘3R Tokiko Enplegua’: lan-orientazioko programa langabeentzat

22.11.24
Erakundea
Ekonomi Sustapena
Konbentukoa kaleko Enplegu Zentroan informazioa emango eta izenen emateak hartuko

Ermuko Garapen Ekonomikorako udal Sailak '3R Tokiko Enplegua' izeneko programa hasiko du laister, enplegua galdu eta enplegagarritasun-aukerak hobetu nahi dituzten pertsonei laguntzeko, berriro ere lan-merkatura itzultzeko xedez. Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du programa hau gure udalarekin batera.

‘3R Tokiko Enplegua’ programak lau hilabeteko iraupena izango du; abenduaren 1ean hasiko eta martxoaren 31n bukatuko da, biak barne. Sailak irekita dauka parte hartu nahi duten pertsonak hautatzeko prozesua. Partaideek banakako zein taldekako lan-orientazioa jasoko dute. Taldeko kideak bere profilarekin edo ezaugarriekin hobekien bat datozen lan-eskaintzak bilatzen ikasiko dute. Halaber, aurkezten diren enpresen hautaketa-prozesuen faseei aurre egiteko modurik onenak zeintzuk diren ikasi eta praktikatuko dituzte.

‘3R Tokiko Enplegua’ izeneko programan parte hartu ahal izateko, interesdunek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Langabezian eta Lanbiden alta emanda egotea.
  • Bizkaiko edozein udalerritan erroldatuta egotea.

Parte hartu nahi eta baldintzak betetzen dituztenek Ermuko Udaleko Enplegu Zentroan eman dezakete izena, Konbentukoa kaleko 5.ean eta baita argibideak jaso. Izen-ematea baita 943 17 91 51 telefonora deituz ere egin daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa