Abeletxe egoitzak 14. urteurrena ospatuko du

12.05.23
Imagen
Cartel del 14 aniversario de la residencia Abeletxe
Gizarte Zerbitzuak
Gizartea
Zentroak jarduera programa prestatu du egoiliarrentzat eta senideentzat asteazkenerako, maiatzak 17

Abeletxe egoitzak 14 urte beteko ditu datorren asteazkenean, maiatzak 17. Urteurrena ospatzeko, zentroak sarrera libreko hainbat jarduera antolatu ditu, bereziki egoiliarrei eta haien familiei zuzendutakoak.

Progamazioa honako hau da:

  • 11:00-11:15 Familiei harrera eta lehiaketan parte hartuko duten postreak jasotzea
  • 11:30-12:30 Senideek eta zentroko langileek prestatutako postreen lehiaketa
  • 12:30 Musika eta dantza
  • 13:30 Paella guztientzat, lehiaketara aurkeztutako postreen dastaketa eta girotzeko musika
  • 15:00 Mahai-jokoak: partxisa, kartak, domino, xakea...
  • 16:30 Bingo berezia familientzat

Vitalia Homek, egoitza kudeatzen duen taldeak, antolatutako ekitaldia herritar guztientzat zabalik dago.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan