Abian da ekintzailetzari laguntzeko Ermua Ekinean programa

06.11.24
Imagen
Cabecera de cartel promocional
Ekonomi Sustapena
Izarra Fundazioak eta Ermuko Udalak bultzatzen dute ekimenaren hirugarren edizioa

Ermua Ekinean ekintzaileei laguntzeko programaren hirugarren edizioa abian jarri dute Izarra Fundazioak eta Ermuko Udalak. Ekimen hau ideia berritzaileak dituzten pertsonei eta garatzen ari diren enpresa-proiektuei babesa emateko diseinatuta dago, eta helburu nagusia Izarra Centren enpresa eta proiektu berritzaile berriak sortzea eta/edo sendotzea da. Modu horretara, tokiko garapen ekonomikoa bultzatzen da, ekintzaileei funtsezko baliabideak eskuratzeko aukera emanez, hala nola finantzaketa bilatzeko prestakuntza, aholkularitza eta orientazioa. Aukera paregabea ideiak enpresa proiektu sendo bihurtzeko.

Programa integral honetan izena emateko epea azaroaren 8ra arte egongo da zabalik, eta bertan parte hartu dezakete Izarra Centren proiektu berritzaile bat garatu nahi duten pertsona fisiko edo juridikoek, nazionalak zein atzerrikoak. Izena emateko, interesdunek eskabide-orria bete eta gehienez 3 minutuko bideo bat erantsi beharko dute info@izarracentre.com helbidera. Partaideak konkurrentzia bidezko ebaluazio prozesu baten bidez hautatuko dira.

Ermua Ekinean ekimeneko kideek honakoa jasoko dute:

  1. Laguntza integrala: proiektuaren lehen etapetan nahiz sendotze lanetan, edozein unetan, Ermua Ekinean ekimenak badu zerbait guztiontzat. Parte-hartzaileek trebakuntza espezializatua, mentoria pertsonalizatua, lan-eremuetarako sarbidea eta finantzaketa bilatzeko aukerak jasoko dituzte.
  2. Behar bakoitzera egokitutako modalitateak: parte-hartzaileek bi modalitateren artean aukera dezakete: Start, hasten ari badira, edo Scale Up, proiektua hurrengo mailara eramateko prest badaude.
  3. Ebaluazio-irizpideak: ideiak berrikuntza-mailaren, bideragarritasunaren eta lehentasun estrategikoekin bat etortzearen arabera ebaluatuko dira.
  4. Enpresa-komunitatea: parte-hartzaileek ekintzaile sutsuen komunitatearekin bat egin ahal izango dute. Ermuko ekosistema ekintzailearen barruan ezagutzak, esperientziak eta aukerak partekatzeko eta beste proiektu batzuekin elkarlanean aritzeko aukera izango dute.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu programaren oinarriak, eta zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan info@izarracentre.com helbidean.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
12.02.25
Ekintzaileen ikastaroan izena emateko azken egunak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen
Imagen
03.02.25
Ekintzaile: ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean
Imagen
23.01.25
Hobetu zure gaitasunak eta lan-aukera onenetarako prest egon

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu