Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

31.01.25
Imagen
Foto propiedad de @danifonw
Kirolak
Gizartea
Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere

Aitor Hernandezek (Ermua Innpulso) balantze positiboarekin itxi du 2024-2025 ziklo-kros denboraldia, bederatzi garaipen eta hainbat podium postuak lortu ondoren exijentziaz beteriko kanpainan. 43 urte bete berri dituela, txirrindulari ermuarra goi mailan mantentzen da, oraingoz bere kirol ibilbidean zehar guztira 147 garaipen bildu dituelarik.

Urduñan aurtengo denboraldiko lehen garaipena lortu zuenetik, Hernandez protagonista izan da lehiaketa bakoitzean. Probetan erregulartasuna erakutsi du eta kanpainako mugarrietako batzuk honako hauek izan dira: Bizkaia Kopan sailkapen nagusia eskuratu zuen; garaipena lortu zuen Euskadiko Txapelketan, seigarren aldiz lortu duen titulua, eta Bizkaiko txapelduna ere izan zen. Denboraldia lehenengo 10 txirrindularien artean kokatua amaitu du, As Pontesen (Galizian) Espainiako Txapelketan lortutako zortzigarren postuari esker.

Hernadezek txirrindularitzan beste urte betez jarraituko duela, iragarri du

«Oso pozik nago egindako denboraldiarekin. Bederatzi garaipen lortzea ez da erraza, gaur egungo mailarekin, are gutxiago. Gazteak oso indartsu datoz eta exijentzia gero eta handiagoa da; beraz, pozik nago lasterketa guztietan borrokatu ahal izan dudalako eta emaitza onak lortu ditudalako», adierazi du Aitor Hernandezek.

Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, baina ez bere ibilbide profesionala; lehiaketan beste urtebetez jarraituko duela iragarri baitu: «Kirol honetaz gozatzen jarraitzen dut, eta, gogoari eusten diodan bitartean, lehiatzen jarraituko dut. Fisikoki ondo nago, astebururo dortsal bat janztea motibatzen nau», adieraziz.

«Eskerrak ematen dizkiet nire denboraldia babestu duten pertsona eta erakunde guztiei. Ermuko Udala funtsezkoa izan da lehiatzen jarraitu ahal izateko, betidanik babestu izan nautelako. Halaber, eskerrak eman nahi dizkiet gainerako babesle eta laguntzaileei nigan duten konfiantzagatik, baita lasterketa bakoitzean laguntzen ari zaizkidan pertsona guztiei ere, talde teknikotik hasi eta proba bakoitzean jarraitu eta animatzen nautenenganaino. Horiek gabe, hori guztia ez litzateke posible izango».

Testuarekin batera lagatzen dugun argazkia @danifonw-rena da eta Villarcayoko lasterketan ateratakoa dago.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan