Akerlei akademiak irabazi du Gabonetako erakusleihoen eta dekorazioaren 2024 lehiaketa

09.12.24
Imagen
Erakundea
Ekonomi Sustapena
Gizartea
Rosa María Cíd zinegotzi eskuordeak diploma eta saria eman ditu

Ermuko denda eta tabernentzat deituriko Gabonetako erakusleihoen eta dekorazioaren 2024 lehiaketa ebatzi da. Epaimahaiak Akerlei Hizkuntzen Akademiari eman dio sari bakarra. Akademia horrek, instalazioak apaintzeaz gain, motibo puzgarriak (elurrezko panpinak, Papa Noel eta kristalezko bola elurduna) jarri ditu ikastetxeko sarreran. Rosa María Cíd zinegotzi eskuordeak diploma eta "pispillu" izenez ezagun den zuhaitzaren hosto bat irudikatzen duen forjazko eskultura artistiko bat eman zien ostegunean Silvia Barrasa eta Mónica Sánchezi. ‘Pispillua’ Magnolioren hibrido bat da, eta haren hosto haragitsuak puztu egiten dira eta puxika txikia balitz bezala, hosto puntatik putz egiten dutenean.

Lehiaketara herriko hamabi establezimendu aurkeztu dira: Akerlei Idiomas, Truccos Ileapaindegia, Kokko, Munay, Senén Bitxidenda, Esteban Vieco Moda & Etxeko arropa, Guipur, Villa de Ermua Denda, Ramos Moda, Rubi Goxokien Denda, Amatxi eta Bizartegia Leire Rasco Estilista.

Forja artistikoko sariak Ermuaren iragana eta oraina balioesten ditu, antzinako dokumentuetan burdinaren herri gisa izendatzen zen, burdinaren elaborazioari eskainitako dedikazio historikoagatik. XVI. mendean bere burdinolekin Europa iparraldera edo Indietara esportatzen ziren metalezko produktuen merkataritzan parte hartu zuen, Sevillatik barrena.Ermuko merkatariek, hala nola Cristobal de Bustinza edo Pedro de Malleak, Burgosko Kontsulatuan burdin eta iltze partidak ziurtatzen zituzten.

Argazkiak, Sirope agentziak utzitakoak dira.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan