Akerlei, Gabonetako erakusleihorik onena publikoaren arabera

14.01.25
Imagen
Ekonomi Sustapena
Gizartea
Bilboko Merkataritza Ganberaren ‘Retail Digital sarien V. edizioan’ jaso du saria

Akerlei, Prestakuntza Zentroa berriz ere zorioneko dago, eta esan daiteke, lehiaketei dagokienez, neurria hartu eta bolada onean dagoela. Zentroak Bilboko Merkataritza Ganberaren "Retail Digital sarien” V. edizioan Bizkaiko Erakusleiho Onenaren Publikoak esleitutako saria jaso du, lehiaketaren webgunearen bidez boto gehien lortu ondoren.

Urtero hainbeste mimo eta maitasunez prestatzen duten Gabonetako erakusleihoak bi sari ekarri dizkie 2024an: lehenik, Ermuko Gabonetako erakusleihoen tokiko lehiaketa irabaztea, eta, bigarrenik, Bizkaiko Erakusleiho Onenaren publikoaren saria, Bilboko Merkataritza Ganberaren "Retail Digital" sarien V. edizioan lehiaketaren webgunearen bidez boto gehien lortuta. NKN Studio Fotografikoaren eta Hotel Gran Bilbaoren proposamenak finalistak izan dira atal honetan Ermuko . Herri-bozketan online parte hartu duten pertsonen artean, 100 euroko bost opari-txartel zozkatu ziren ekitaldian, "El Corte Ingles" ek eskainiak.

"V. Retail Digital Sarien" sari-banaketa ekitaldia Euskalduna Jauregian egin zen. Akerlei zentroko kide eta langile diren Ana Mallabiabarrenak eta Mónica Sánchezek jaso zuten saria, Bizkaiko "El Correo" egunkariko zuzendari komertzial Amaia Ruizen eskutik.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan