‘Alkarregaz Eraikiz’: gazteentzako politika integralak bultzatzeko programa Durangaldean

Durangaldeko Mankomunitatearen egoitzan, ‘Alkarregaz eraikiz’ jardunaldia egin zen hilaren 15ean, 2023an egindako lana aurkeztuz. ‘Alkarregaz eraikiz’ ekimena ‘Gaztedi Durangaldea’k antolatu du, eskualdeko Mankomunitatearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Abadiño, Zornotza, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Zornotza, Mallabia eta Zaldibarko udalen laguntzarekin.
Durangaldeko Mankomunitateak, Zornotzako eta Ermuko Udalekin elkarlanean ‘Alkarregaz eraikiz’ programaren lan bilera berria garatu du, gazteentzako politika integralak eskaintzeko. ‘Alkarregaz eraikiz’ prestakuntza eta enplegu esparruetako egungo eta etorkizuneko premiei buruz lan egiteko beharretik sortu zen eta helburua gazteen laneratzea erraztu eta bultzatzea da.
Ospatu berri den lan saioan enpresa eta prestakuntza ehunarekin zerikusia duten hogeita hamar bat pertsona eta erakundek parte hartu dute. Bertan, Idoia Otaduy Mankomunitateko presidenteak “gazteei aukera berriak eskaintzearen garrantzia“ nabarmendu du. Horren harira, 2021ean landutako enpresagintzaren inguruko diagnostikoaren aurkezpena eta eguneratzea egiteko baliatu dute bertaratutakoek.
2023an zehar, eskualdeko prestakuntza- eta enpresa-arloko eragileekin lan-saioak egin dira, Durangaldeko eskualdean enplegua definitu eta bultzatzeko, tokiko enpresek eskatzen dituzten profil espezifikoen araberako prestakuntza-eskaintza identifikatu eta sortzeko.
Durangaldeari dagokionez, adituek hurrengo sektore hauetan jarri dute arreta prestakuntza beharrari dagokionez:
- • Merkataritza
- • Ostalaritza
- • Zainketa pertsonalak: ile-apaindegiak, arreta soziosanitarioa
- • Eraikuntzarekin lotutako lanbideak: iturgintza, elektrizitatea...
- • Lanbide tradizionalak: soldadura, tornularia, galdaragilea, forjatzailea, fresatzailea, trokelaria, doitzailea...)
- • Instalazioen mantentze-lanak
- • Soft skills
- • Gaitasun digitalak, marketin digitala
Hutsune horiei aurre egiteko, enpresa sarearen eta prestakuntza zentroen artean komunikazio bide eraginkor bat ezartzeko modua aztertuko da, eskualdeko prestakuntza eskaintza guztia bildu eta informazioa eman ahal izateko.
Durangaldeko Mankomunitatearen koordinazioa eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa daukan proiektu honetan Abadiño, Zornotza, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Zornotza, Mallabia eta Zaldibarrek parte hartzen dute.
Lotutako albisteak

Ikastaroa doakoa da eta Izarra Centre-n egingo da otsailaren 24tik martxoaren 5era. Ikasi enpresa bat kudeatzen

40 orduko doako ikastaroa emango Izarra Centre-n otsailaren 24tik martxoaren 5era bitartean

Trebatua egon eta urrutitik lan egiteko gai izateak, lan-merkatuan dituzun aukerak gehituko dituzu