Aproposa zuretzat, 64 urte edo gehiago baduzu

20.05.24
Imagen
Erakundea
Gizarte Zerbitzuak
Erorikoak prebenitzeko moduari buruzko tailer teoriko eta praktikoa egingo da herrian, adinekoek izandako lesioen kausa ohikoena baitira

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren arloak, Osakidetzako osasun-zentroarekin eta gure udaleko gizarte- eta kirol-zerbitzuekin lankidetzan, adineko pertsonen artean erorikoak prebenitzeko tailer bat antolatu du. Tailerra doakoa izango da eta bi saio teoriko-praktiko izango ditu. Lobiano Kulturgunean egingo da maiatzaren 27an eta 30ean, 10:30etik 12:30era saio bakoitzeko.

Erorketak dira 64 urtetik gorako pertsonen artean lesioen arrazoi nagusia. Adin horretako pertsonen herenak, gutxienez, eroriko bat izaten du urtean. Erorketa horrek ondorio fisikoak ez ezik, psikologikoak eta sozioekonomikoak ere izan ohi ditu. Kasuistikaren dimentsioa ikusita, eta gure gizartea zahartzen ari denez, Osasun Sailak, Osakidetzak eta gure udalak elkarlanean antolatu dute jarduera.

Tailerrean adineko pertsonen erorikoak zergatik gertatzen diren eta horiek prebenitzeko edo ondorioak murrizteko zer egin behar dugun aztertuko da. Hilaren 27ko zati teorikoan zahartze-prozesuaz, jarduera fisiko bat mantentzearen onurez edo ditugun udal-baliabideez hitz egingo da. Hilaren 30eko alde praktikoan, laguntza-elementuak (bastoiak, makuluak, taka-takak, eta abar) behar bezala nola erabili erakutsiko da. Eskailerak igotzeko eta jaisteko modurik onena; erorikoak indartzeko eta saihesteko indar-ariketak, jarrera-higienea etxeko lanetan edo erorikoaren ondoren nola jokatu.

Triptikoa tailerraren programarekin

Tailerra iragartzeko kartela

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa